Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak testu-bilduma gorputz ikusezinak ikusgarri egiteko urratsa baino ez da, isilarazitako gorputzei ahotsa emateko saio txiki bat baino ez. Horretarako, pentsamendu (trans)feministarantz hurbiltzen diren gogoetak eta ekarpenak bildu ditugu (subjektu feministak eta trans subjektuak bat-egitea dakar transfeminismoak). Horrekin batera, ikusgarri egin nahi izan dugu, pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela (trans)feminismoa. Liburuko parte-hartzaileei erreparatuta, gainera, esparru hauetan jorratu da, batez ere, feminismoaren subjektuen inguruko kezka: mugimendu feminista, unibertsitatea, artea eta literatura. Are gehiago, arlo horietan lanean diharduten pertsonek zein kolektiboek elkarguneak eta solasguneak eraiki dituzte, eta horien arteko zubi-lana sendotu eta areagotu egin da. Egitasmo hau, azken batean, elkargune eta solasgune horien emaitza da, parte-hartzaileok mugimendu feminista, Jabekuntza Eskola eta Emakume Etxeetako sareetan ezagutu baitugu elkar.
Genero-ariketak liburuaren helburua ez da (trans)feminismoan ekarpen berriak egitea, ez eta testu esanguratsuenen bilduma egitea ere. Gogoeta egiten lagundu diguten ahotsak ekarri nahi izan ditugu, gure artean tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak eta liburuak aurkezten izan diren feministak. Horregatik, esperientzia pertsonaletatik pentsamendurantz doan ibilbidea proposatu dugu. «Baina gorputzak dio» atalean, hitza eman diegu gorputz baztertuen ahotsei. Bigarren atalean, «Baina ispiluak dio» izenekoan, hausnarketa eta iruzkin (trans)feminista zenbait bildu ditugu, geure gorputza irudikatzeko ispilu berrietara jotzeko. Azkenik, «Baina pentsamenduak dio» ataleko testuek (trans)feminismoaren testuinguru eta eragin soziopolitikoez jarduten dute.
Azken atal bat ere proposatu dugu, «Glosategia». Pentsamendu (trans)feministan giltzarri diren zenbait kontzeptu bildu dira atal horretan, liburuan garaturiko iritziak, gogoetak eta pentsamenduak laburbiltzeko, horietan sakontzeko edo horiek auzitan jartzeko.
Egileak: Amaia Alvarez Uria, Judith Butler, Virginie Despentes, Amaia-Aimar Elosegi,
Mari Luz Esteban, Ainhoa Güemes, Medeak, Raquel (Lucas) Platero, Beatriz Preciado,
Javier Sáez, Itziar Ziga.
Itzultzaileak: Josebe Alkorta / Garazi Arrula / Irene Hurtado / Miren Agur Meabe /
Ainara Sarasketa Alberdi / Asier Sarasola / Danele Sarriugarte / Iñaki Segurola
Koordinatzaileak:
Isa Castillo (Basauri, 1961). Haur Hezkuntzako ikasketak egin ondoren, irakasle aritu da hainbat urtez. Irakurle txoko zenbait gidatzen eta koordinatzen ditu Bizkaian (Iurreta, Durango, Markina-Xemein, Basauri, Igorre, Bermeo, Leioa, Ziortza, Bolivar…). Emakumeen Jabekuntza Eskola zenbaitetan ere irakasle (Ondarroa…) eta ikasle aritu da. Skolastika Literatur Zerbitzuetako partaidea da, eta Sareinak irakurle-taldeko kidea.
Iratxe Retolaza (Donostia, 1977). Euskal Filologiako ikasketak egin zituen, eta egun EHUko irakaslea da, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean. Donostiako Emakumeen Etxeko irakurle taldea gidatzen du, eta baita Irakurle Eskola feminista ere. Emakumeen Jabekuntza Eskola zenbaitetan aritu da irakasle (Ondarroa, Getxo, Basauri…) eta ikasle. Literatura eta feminismoa uztartzen dituen Sareinak taldeko kidea da, eta literatura kritika feminista du ikerlerroetariko bat.
Izenburua: Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak
Ezaugarriak: artikulu-bilduma. 318 orrialde. 14 x 21 cm
Hizkuntza: euskara
Argitalpen data: 2013ko uztaila
Lizentzia: Creative Commons
ISBN: 978-84-940489-5-1

No hay comentarios:
Publicar un comentario