Mostrando entradas con la etiqueta ZARATAZARAUTZ (Zarauzko taldeen webgunea). Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ZARATAZARAUTZ (Zarauzko taldeen webgunea). Mostrar todas las entradas

Kaos y Lentejas jaialdiaz ...

[Kaosa eta dilista zaratatsuen jaialdiaren berri ondorenean]

Kaos y Lentejas jaialdiaz gaurko irratsaioan

abendua 13th, 2016
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa, Usurbilgo Gaztetxean ospatuko den Kaos y Lentejas jaialdiari eskeiniko diogu. Horretarako, bertako antolatzaile bat edukiko dugu gurean, Jon Gorotz alegia. Berari elkarrizketa egiteaz gain, bertan joko duten taldeen abestiak jarriko ditugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an.

kaos_y_lentejas_abenduak13
 

Naive, Holly Nuns eta Arrotzak Putzuzulon



Naive, Holly Nuns eta Arrotzak Putzuzulon

Beste kontzertu interesgarri bat dugu Putzuzulo Gaztetxean apirilaren 28rako, ostegunerako. Gogoratu aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaituak egon behar dutela, hortaz, puntual ibili mesedez!!!!
Naive: Alemaniar hauek diska berria dute eta aurkezpen biran zarauzko gaztetxetik pasako dira, dark-post punk benetan interesgarria
Holy Nuns: Talde berri honen estreinaldia izango da, hirukote moduan aurkezten dira eta punk rockari ematen diote
Arrotzak: Azkenaldian agurrian dabiltza lagun hauek, punk iluna melodiaz bustita.
12976954_10208924661415928_9192215656212975915_o

[ZarataZarautzeko zarauztar zaratazaleen webgunetik hartutako kontzertu-berria]



Managaitzen CD berria kalean da (Nuevo cd de Managaitz)

Managaitzen CD berria kalean da



9 abestiz beteriko CD berria kaleratu berri du Managaitz taldeak. Aurreko urtean 4 kantuz osaturiko 7 hatzbeteko bat kaleratu bazuten ere, oraindik gordeta zeuden beste 5 abestirekin CD hau osatu dute.  
azala definitibo copia
Diska jeitsi nahi baduzue, HEMEN duzue. Baina gogoratu taldeak emango dituen kontzertuetan ere eskuragarri izango duzuela. Hortaz gain, Zarauzko Arrano Tabernan kopia batzuk ere badaude.