Plaza Beltza - ekintzak

BERANDU JARRI DInAGU BAINA LARUNBATEKO EKINTZETARA JOAN HAITEKE


Kaixo berriro ere

Badakizuenez, aurtengo kurtsoan lokal barik abiatu gara. Horrek gure
ibilbidea guztiz aldatzera eraman gaitu, leku berria eduki arte behintzat.
Gauzak horrela, kulturgunea ireki genuen 4. urteurrenera ailegatu gara eta
iazko formatuari eutsi diogu: formakuntza jarduera, mural politikoen
topaketa eta kontzertuak; bi egunetan banatuta. Hausnarketa politikoa
indartu beharra dago eta kalea berreskuratzeko lan egin, horretarako gure
jarduera xumeekin segituko dugu aurrerantzean ere.



  *Azaroak 6, asteazkena*

*20:00etan Kurtzioko udal kultur etxean. Militantziaren inguruko
solasaldia.*

Militantzia politikoa gainbeheran dagoela esaten dute batzuek, baina zer
dakigu militantziaren inguruan? Gure hizkera politikoan erabiltzen ditugun
hitzen inguruko hausnarketa sakona ez egiteko joera daukagu. Militantzia
haietariko bat da. Hausnarketa honetan laguntzeko militantzia beraren
inguruko mahai-ingurua prestatu dugu. Bertan jatorri ezberdineko
militanteek hartuko dute parte: mugimendu asanblearioko, Gazte Komunisten
Kolektiboetako (GKK), eta ezker abertzaleko kideak egongo dira.


  *Azaroak 9, larunbata*

*16:00retan. Mural politikoen topaketa*

Ideiak zabaltzeko edo hainbat egoera salatzeko bestelako baliabiderik euki
ez eta hormak erabili izan ditu herri xeheak beti. Hala ere, gaur egun,
informazioa abiada itzelean transmititzen da eta kalean mezu iraunkorrak
uzteko ohitura galtzen ari da. Hori berreskuratzeko asmoz mural politikoen
topaketa burutuko dugu berriro ere. Horretarako, esandako orduan gaztetxean
geratu gara, denak elkarrekin prestatutako lekura joateko. Materiala,
formatua, zein mezua askeak izango dira eta egongo diren limite bakarrak
puntualitatea eta prestatutako lekuan egitea izango dira.

*21:00etan. Kontzertua. Jauregizar Plazan*

Amaitzeko, kontzertua eta pintxada egongo dira. Bertan bi taldek hartuko
dute parte; RCB eta Shinigami taldeek, hain zuzen ere. Ostean Naparra dj-ak
musika ipiniko du.


  Beste barik, bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Laster arte.

Eta ez etsi!

--
Plaza Beltza Kulturgunea

Akilino Arriola, 59
Larrabasterra (EH)

plazabeltza@gmail.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario