BERTSO BERRIAK KAPITALISTEN KONTRA

[Orain 100 urte nire amaren herriko Ukalei-k botatako bertsoa irakurri ordurako hemen itsastea otu zait eta berarekin batera http://trikitixa.eus/ webgunetik hartutako soinuaren aurka edo bera debekatuz gertatutako/idatzitako kontuak]


BERTSO BERRIAK KAPITALISTEN KONTRA

Ukalei
Azkoitia, 1920

Gazterik badijua
erromeriyara,
neska zarrak ondoren
diyaz bereala
partia ekartzera
nagusiyagana;
urrengo goizean multa
bost duroko bana.

Bestek konpesatzen du
nere pekatua,
egin baño lenago
daukat barkatua;
asko banu, ez da palta
zeñek kontatua;
ori da besten onik
ezin sufritua.
-.-
http://osasuna.eus
-.-

SOINUAK ATERATAKO ZARATA
Alkatearen makila
Elizaren seta gaiztoa
Euzkotarren etsai
Jatorkeria
Moralistak
Obsesoak
Salatariak
Salaketaren atzean, batzuetan, interes ekonomikoa
Soinua, jatortasunaren baztertzaile
Zanpaketan hazi