Mostrando entradas con la etiqueta MASUSTAK (liburutegi askea). Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MASUSTAK (liburutegi askea). Mostrar todas las entradas

BELTZA TA GORRIXE irratsaioa

[ Masustak liburutei asketik hartu diNat parte bat, beste parte bat 9 irratsaioren gehikuntza duNK, Beltza ta Gorrixe irratsaioa ain zuzen ere ]

[ Beltza ta Gorrixe ]
BELTZA TA GORRIXE irratsayue  

BELTZA TA GORRIXE Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irrati libreko irratsaioa duNK. Hau esanda nondik egiten den bakarrik esaten diNat, baina beste zerbait ere esan genezake berataz. Niri egitea gustatuko litzaidaken irratsaioa duNK hau, eta jakina, egin egiten diNat parte batean, beste partean Beltza zegoNK, parterik garrantzitsuena gaiaren inguruan diNan jakintza dela eta.

http://www.arrosasarea.eus/tag/beltza-ta-gorrixe/

Hona hemen irratsaioaren ("lehen 20 irratsaioen" esan beharko geniNake) nondik norako nagusiak: 
1766.ko matxinada, Kukua, Erlea, Euskera..., Gipuzkoak Ingalaterrari guda deklaratu zionekoa, Euskeraren sustraiak, lehen hitzak nola sortu ote ziren, … Atsa eta bere hitz-eratorriak, mitologiaren zergatia..., nondik gatozen, zientzia, … Igelak nagusi eske, Aidekoak, Berezkoak..., azeri-oilo-azkonar-erbinude kontua, auzolana, batzarra eta ahal dugu, aidezkoak eta berezkoak, ... Astoaren sena..., H hizkia, euskera batua, batzarrak, ohiturak zaharrak, ... Euskaldunen bataila zaharrak..., aspaldiko batailak, Errezil eta erromako batallak Xenperraren bertsoak, liburu-aldizkari gomendioak, ... 7 buru, 7 txakra..., interpretazioa, dibulgazioa, Kundaili ta 7 txakrak, … Txakurrak sorgin..., txakur eta txerri bihurtuak, ipuin moduko kontakizun mozoloa, Nola aldatzen diren gauzak irratsaioa, ipuin `klasikoen´ inguruko irratsaioa, estralurtarrak, anunakixek, `euskal tantra´, sumeriarrak, ... Herensuge, suge eta dragoien kondaira-ideiak, aurreneko Amerikar Nazio batzuen jatorri euskaldunaz, Solutriar konponbidea, ... Zubiak eta izaki mitologikoak, moro-mairuak, folklorea, historia, (Jainko Ateoa) poesia, Andra-Mariren gaueko ibilaldiak, ... Ihauteriak, Zubieta-Iturengo festa-gertakizunak, ihauteriak izatearen `4 teoria´, Aztiak eta Aztikeriak, Maitagarria izatearen garrantziak, Errezilgo kondaira,... Agusti Txaho, bere bizi ta filosofia, Mari-Maitagarri binomioa, berpizkundea, Urtezaar, Gabonzaar kontuak, iraultza frantsesan inguruen, Zuberuko zenbait gertakari, antzinako ohiturak, batzarrak, ... Lamiak, Martitteko kandela, katu eta kontuak, Temaskal-a,  Etxalarren astebukaera, Ikimilikiliklik erakusketa, poesia, Sortu dira besteak jaialdia, ... Azkoitiko´ Mari eta hau ikusi zutenen kontuak, ... Ortzi, Gogoa eta gogoratzea, Procés català, ... Lauburua zer den eta nondik datorren, ... Gentilak, jentilen pasarteak eta hauen inguruko kontuak, euskerak esaten diguna Mariri buruz, ... Bikoiztasuna, Anboto-Arantzazuko `dama´, Jesukristo-erlijixo kristaue-santuek, ... Baietza eta Ezetza, Monte de Ikazteguieta-ren EZA, Mariren esanak, ...

GorriXXXe


Sorginkeria (Klikatu irudia edo eta `hitz hauek´ irratsaio denak beren esplikazio eta guzti irakurtzeko, entzuteko, jaisteko...)

P.D.: esan Diccionario ilustrado de Mitología Vasca bibliatzarra, Urolaldeko kontu ta komerixek , Eusko-folklore, Ipuiyak ipuin bildumatxoa eta beste liburu gutxi batzuk gabe ezinezkoa litzatekeela BELTZA TA GORRIXE burutzea eta jakina... Mikel Laboa, Arrutiko Intxaurrak, Inoren Ero Ni, Ugly Bastards, Oreka Tx, Ez Aurkeztuak, Apalatxe,  Joan Baez, Joxe Ripiau, Paxkal Irigoyen, Amaren Alabak, Itoiz, Tapia ta Leturia, Anari, Maurizia, Leon, Fasio eta Basilio, Mor More, Xabier Lete, Anne Etchegoyen-Aikora abesbatza, Napoka iria, Ain1, Meren, Zea Mays, 12 Tribu, Bert Appermont, Isuo Sasiia, Ruper Ordorika, Petti, Mikel Uraken, Vértigo, `Santa Ageda´ko korua, Dilistak, Jonathan Elias, Jupiter Jon, Kasernarat, Saioa, Mursego, Berri Txarrak, Juan Crisostomo de Arriaga abesbatza, Robert W. Smith, Donostiako orfeoia-Orquesta Reino Aragón-en soinu laguntzarik gabe ere soinu banda bera ez lukeela izango proeiktuak.


-.-
Hemen beyen banaka-banaka esplikaziyuk letu eta irratsayuek entzuteko aukerie:
Jeitsi 20.a (1766ko matxinada...), argindarrak aldeiñ ta hemeretziarrena grabatzerik ez geniÑan izen, Jeitsi 18.a (Mitología...), Jeitsi 17.a (Igelak nagusi eske...), Jeitsi 16.a (Astoaren sena...), Jeitsi 15.a (Erromatarren aurkako euskaldunen batailak...), Jeitsi 14.a (7 buru, 7 txakra...), Jeitsi 13.a (Txakurrak sorgin...), Jeitsi 12.a (Herensugiek...), Jeitsi 11.a (Zubiak eta sinesmen zaharreko izakiak...), Jeitsi 10.a (Ihauteriak...), Jeitsi 9.a (Aztikeria...), Jeitsi 8.a (Maitagarria izan...), Jeitsi 7.a (Chaho...), Jeitsi 6.a (Lamiak...), Jeitsi 5.a (`Azkoitiko´ Mari...), Jeitsi 4.a (Ortzi...), Jeitsi 3.a (Lauburua...), Jeitsi 2.a (Jentilak...), Jeitsi 1.a (Bikoiztasuna...), Jeitsi 0.a (Baietza, ezetza...)

-.-
Azken 9 irratsaioak...
BELTZA TA GORRIXE (29.a) - Haizeak...
BELTZA TA GORRIXE (28) - Sinesmen zaharren eta indoeuropearren sinesmenaren aldeak,...
BELTZA TA GORRIXE (27) – Indoeuropearrak,…
BELTZA TA GORRIXE (26) – Txelemon, hemen zeoNK mahatsa,…
BELTZA TA GORRIXE (25.a) – Vudu-a, auzolana…
BELTZA TA GORRIXE (24.a) - Gogoa-espiritua-kamuia, intsumisio elektorala, azoka herritik...
BELTZA TA GORRIXE (23.a) – Oilar azkarra, Ekoizpen ekologikoa...
BELTZA TA GORRIXE (22.a) – Gizotxo, sexualitatea...
BELTZA TA GORRIXE (21.a) – Hezkuntza mitologikoa…

-.-
--Jaitsi edo Aditu 29. BELTZA TA GORRIXE !!
BELTZA TA GORRIXEn 29. irratsaioan haizeen inguruan jardun gaituNK Diccionario ilustrado de mitologia vasca liburutik Egoi eta beste haizeen inguruan irakurri ondoren, amaieran Eatetaz ere hitz batzuk eskaini dizkiNagu... Petti, Laboa, Sagarroi, Lurra...
--Aitu eo Jeitsi 28. BELTZA TA GORRIXE !!
BELTZA TA GORRIXEn 28. irratsaixuen Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabaera, Juan Inazio Hartsuaga-n liburuekin jarraitu diNau, bertan bi  mitologien elkarrezina, bi sinesmenen hurbilezina, desberdintasunen berri zaharraz jardun ziguNK Beltza ta hizkuntziez ta beste gauza batzutaz´de jardun gaituNK, ...  Zumarragako trikitixa, Mikel Laboa, Pantxoa ta Pello, Ruper Ordorika...
--Jaitsi edo Aditu 27. BELTZA TA GORRIXE !!
BELTZA TA GORRIXEn 27. irratsaioan Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabaera Juan Inazio Hartsuagaren liburutik Gizarte bat eraikitzea testuko zatia irakurri diNagu eta ondorenean indoeuropearren, orduko gizarte moten inguruan jardun gaituNK, teknikaren inguruan Edward Abbeyren liburuko zatitxo bat, berriren bat, ... zenbait abesbatza, Joxe Ripiau, Karidadeko Benta,...
--Jaitsi edo Aditu 26. BELTZA TA GORRIXE !! 
BELTZA TA GORRIXEn 26. irratsaioan Txelemon-aren inguruko testua irakurri diNagu Diccionario Ilustrado de Mitologia Vasca-tik eta Txelemonaren nondik norakoen aipamenak egin dizkiNagu, mahats bilketan jardun garenon gomendioak ere eman dizkiNagu, ez nola jaso, zein jan edo zein botilari kortxoa kendu bezalako gai hutsalena, kar kar, baizik eta lanean jardunez abestu ditzakegun abestiena, entzun ditzakegun irratsaioena, poteoan gomendatu ditzakegun fanzine edo filosofoenak eta abar eta abar, hona hemen batzuk... Hitzen lioa hiruten, Hankak Lurrin, Gurasoak, Anarkofolka, Gogodromoa, La Linterna de Diogenes, 100.000 Hormigas, Furia de Radio ta gu geu Beltza Ta Gorrixe, Martin Heidegger-en eleberria, El Salmón argitaletxeak eta Cul de Sac aldizkariaren gomendioa... The Ex, Gibelurdiñek, Morau, ...
--Jaitsi edo Aditu 25.  BELTZA TA GORRIXE !!
BELTZA TA GORRIXEn 25. irratsaioan voodoo-a edo vudu-ataz aritu gaituNK, Vudú (Nick Stone-ren) eleberritik zatitxo bat irakurri diNagu, bukaera xamarrean auzolanaren kulturaren inguruan zenbait hitz egin dizkiNagu eta beste gauza mordo batetaz joan etorrian ibili gaituNK,… Afrikako voodoo tanborren musika, Erramun Martikorena, Pier Paul Berzaiz…
--Jaitsi eo Aitu 24. BELTZA TA GORRIXE !!
BELTZA TA GORRIXEn 24. irratsaixuen ez´teu hitzeiñ jendillajietaz hainbeste baño bai beaxen hitz batzuk jarri diteula, Agustin Txahon La leyenda de Aitoreko eta (Ch. A. Eastman-en) El alma del indioko zati bana irakurri dixkiÑau, euskaldunon, lakoten eta ainuen ikuspuntu espirituala, Azpeitiko Azoka herritik-etaz´de zeoze esan diÑau, Muerte al euskara!,  Intsumisio elektoralan ta bozketen inguruan zenbait hitz, ... Lakota sioux-en musika eta abestiak, Donostiako Orfeoia eta Bernardo Atxaga, Mara, Isuo Sasiia ... 
--Aitu eo Jeitsi 23.  BELTZA TA GORRIXE !!
BELTZA TA GORRIXEren 23. irratsaixuen Olar Azkara (Ipuyak liburuxkakue), Baratzie ta ekoizpen ekologikuen inguruen zeoze esan diÑau, Garapenkeritik kanpoa alde eiñ nahi al diÑau?, Maitasune al deNK bide bakarra?, Gudan interesa ta posibilitatie?… K. Junkera, M. Markez, Pantxoa ta Peio…
--Jaitsi eo Aitu 22. BELTZA TA GORRIXE !!
BELTZA TA GORRIXEn 22. irratsaixuen Gizotxon testutxue (Diccionario Ilustrado de Mitologia Vascatik), Sexualitatie, Nor naizen ni, Akelarrie, Brujeria y Contracultura Gay liburuaren gomendio-aipamentxue, Bitako energia… Laboa, 2zio, Oskorri…
--Aitu eo Jeitsi 21.  BELTZA TA GORRIXE !!
Gorrixek urte luzeak Urretxu-Zumarragako Kkinzona irrati librean pasatu izan badizkiNK ere, eta kontuan hartuz bertan inoiz BELTZA TA GORRIXEn irratsaio bat ere ez diNagula egin benetako `gure´ irratira egin diNagu salto birtuala, Azkoittiko Kontrako Eztarrixera. Hemendik aurrera hortik jaitsi-entzungo gaituNK !!
 Aaahhh! ta ahaztu gabe BELTZA TA GORRIXEn irratsaixo berrixekin uste zaituzteu .. “Pagoa ta Kañabela” Ipuiyak liburuxkatik =elurmendik itzulia=, Mariren: Ezari emana, ezak eramak =Gipuzkoa Mari Lur Joxe Ramon Zubimendiren liburutik=, ikusitako gauzen eta izateko direnen gomendioak,… Laboa, Imuntzo ta Beloki, Urko, Lourdes Iriondo…

      BELTZA TA GORRIXE irratsaioa (programa de radio)    tmeo  kontsumoa    Basajaun basque mythology            

Arrosa Sareako irrati eta irratsaioak. PODCASTak]

[ Arrosa Sareako irrati eta irratsaioak. PODCASTak]
Arrosa Sareako irrati eta irratsaioak. Podcast-ak

Arrosa Sareak duela urte batzuk euskal herrietako zenbait irrati biltzeko burututako ahalegina izan huNan, duNK eta izaten jarraituko diNK. Bertan irrati libreak, herri irrati edo komunitarioak eta beste irrati `nazionalen´ bat biltzen dituNK, hogeitapiko luze bat, beren ia ehunetik gora irratsaiorekin. Gai anitzak jorratzen dizkiNate bertako saioek, musika eta kultura arlokoak asko dituNK, ziurrenera gehienak, mota ezberdinetako soinuak (rock, punk-hc-zarata, elektronika, folk, jazz, metala, zuzenekoak,...), bertsoa, literatura, zinema, agendak, ... baina baita ere nekazal mundua, guraso eta umeena, umorea, internazionalismoa, drogen erabilera, filosofia, lagunarteko elkarrizketak, antzinako sinesmenak, ideia askatasunzaleak, konspirazio teoriak, zientzia,... eta hau dena euskara mingainean dantzatuz. Sareak badiNK baita ere astebarrurako Zebrabidea izeneko bere bi ordutako irratsaio edo magazina. Hona hemen ehun eta berrogeita hamar irratsaioren podcastak, nahi ahala entzun edo jaisteko. Eta hau dena existituta hik oraindik ere boterearen propagandaz jositako irratsaioak entzungo al dituNK!? BadaukaNK beste aukera bat!! 

higan hasten-amaitzen duNan iraultzarantz !!
 
PODCASTAK
[ Masustak liburutegi askean agertutako informazio irratsaiozalea ]

KONTU LEPO + COTARRO + TODO POR HACER

[ MASUSTAK liburutegi askearen gunetik hartu dizkiNat ondorengo fanzine-aldizkari-irratsaio gomendio eta aipamenak / las siguientes explicaciones han sido cogidas del sitio web de la biblioteca libre MASUSTAK ]  

[ Kontu Lepo ]

KONTU LEPO fanzinea 

Kontu Lepo fanzinearen azkeneko alea izan huNana hemen zegoNK, nahi duenak irakurtzeko moduan. Gai sozial eta kulturalak jorratu zizkiNan gaztetxeko zenbaitek burutu ziNaten fanzine txukun hontan. MASUSTAKen ale denak zauzkaNagu.



Ondorenguek´e pantallie pegaute irakurtzeko moduen zeudeNK... 13.alie , 12. alie , 10. alie eta 8. alie

[ Cotarro ]

COTARRO fanzinearen 7. zenbakia
 COTARRO 7. zenbakia
      COTARRO fanzineak 10 ale izango dizkiNK eta zenbaki hortara iristean proiektua amaitutzat emango diNK bere egileak, ale hau 7.a duNK. Zuri beltzean egindako fanzine honen (gehiengoa horrela izan ohi duNK) zenbaki bakoitzak 100 ale zenbatuak dizkiNK. Gai kulturala, soziala eta jakintza, denak modu oso sinple batetan biltzen dizkiNK, argazkia + testua, argazkia + testua, argazkia + testua... ea hau irakurtzen diNan edonori bere fanzinea egitea bururatzen zaion, zergatik ez? 
     Masustak liburutegi askean paperean zauzkaNagu fanzinearen ale gehienak, badakiNK non gauden, badakiNK non dauden...

[ Todo por Hacer ]

TODO POR HACER aldizkaria

Todo por Hacer aldizkariagandik diNagun urruntasun geografikoak (Madrilekoak dituNK) ez ziguNK ahaztu arazi behar lege berdinenpean gaudela eta antzeko borrokak burutu daitezkela askapenaren (benetakoaren, ez antzerkiaren) bidean...

Dohainik banatzen diNaten hilabekarian, otsaileko eta urtarrilekoan gai hauetaz idatzi diNate (papera ikutuz, fisikoki irakurri ahal izateko beste ale batzuk bazauzkaNagu Masustak liburutei askien): Atentatuak, beldurra eta arrazakeria, patenteak eta farmazeutikak, ikasle mugimendua, Pandora operazioa, etxe-kaleratzeen aurkako borroko iraultzailea, edertasun kanona, Rojavarekin (Kurdistan) elkartasuna, `mozal legea´, laneko borrokak, Greziako medikuntza-asistentziaren autogestioa, Nikos Romanósen berri, Eric Garnerretik Malcolm X-era testutxoa, lur komunalen lapurreta, hipsterren aurka eta denonaren alde, liburuen eta aldizkarien gomendioa (Argelaga aldizkari gomendagarriarena besteak beste), irratsaioak, proiektu iraunkorrak, dokumentala,...

portadaFebrero  portada_enero
(Irakurri nahi baduNK zapaldu irudiei)

HANKAK LURRIN + ANTIPATIA + IZU GIROA

[ MASUSTAK liburutegi askearen gunetik hartu dizkiNat ondorengo fanzine-aldizkari-irratsaio gomendio eta aipamenak / las siguientes explicaciones han sido cogidas del sitio web de la biblioteca libre MASUSTAK ]    

[ Hankak Lurrin ]

HANKAK LURRIN irratsaixue

http://bitakora.arrosasarea.org/category/irratien-programak/kontrako-eztarrixe/hankak-lurrien/

Hankak Lurrien Askoitti/Azpeitiko artista batzuk beraiek bakarrik edo beste zenbait inbitatu edo elkarrizketaturekin egin ohi diteNK irratsaio fresko-fresko bat duNK. Bertan edozein gaitaz aho-ilerik gabe hitz egiten diteNK azkoittieraz, gaur gai serioak eta bihar ez hain serioak. Azken hilabetetan ondorengo kontuak izan dizkiNate hizgai... Zer gara? Definizioak. Abertzaleak? Anarkistak?,  Zertarako da bikotea? Sexua?, Garixe, Drogak 2, Drogak 1, Gaztetasuna. Gaztetxeak edo Bestetxeak? Zenbakiaren diktadura, Ilusioa, Iraurgi lantzen eta Lantzen-en inguruko elkarrizketa, Zaborra eta berziklapena, Kattu erail zutenekoa, Armek eta asunto gogorrak funtsa tapatu zutenekoa, Azpeitiko komuna, Punkien militarismoa, Itoitz, Maxixatzen, ...

KONTRAKO EZTARRIXE 94.2FM


[ Antipatia ]

ANTIPATIA Fanzinea

Antipatia fanzinea 2009tik 2012ra bitartean gogor jarduN huNan 30 ale inguru ateraz, bertan musika esperimental edo extremoak izugarrizko indarra diNK eta baita ere gai sozialak, zenbaitetan ale osoak zenbait elkarrizketetara zuzenduz. Azken urteetan ere atera dizkiteNK bost bat sei ale.
Bertakoa bahaiz edo Azpeitira gertutzen bahaiz badakiNK non gauden eta orritxo hauek edo beste batzuk zurrupa ditzakeNK.
.
11141120_10153630783692334_3629338545957636775_n

[ Izu Giroa ]

IZU GIROA fanzinea

Izu Giroa fanzinea euskeraz burutzen den punkaren eta hardcorearen inguruko fanzine mardula duNK. Azken aldian, oso noizbehinka argitaratzen duNK, urtean ale bat edo bi ale, are motibo handiagoa beren ale batzuk murtxikatzeko, apetitorik sortzen badiNK behintzat.

Ale gutxi batzuk sarean ere aurki daitezken arren, berriro errepikatuko diNagu, gure gomendioa MASUSTAK liburutei asketik pasatzea duNK, nola ez.

http://socialistapopular.blogspot.com