Mostrando entradas con la etiqueta JAINKO ATEOA (Kolektiboa). Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta JAINKO ATEOA (Kolektiboa). Mostrar todas las entradas

GRAFIKAMANIAKOA NAIZ ETA HARRO NAGO! (6.)

GRAFIKAMANIAKOA NAIZ ETA HARRO NAGO! (6.) 

Jakinekoa duNK munduko produktu gordinaren tasa jaisten ari duNala, jakinekoa baita ere inork(?¿) aipatzen ez diNan (eta ekonomialariek gutxiago) kontua duNala. Hain gutxi aipatzen duNK ezen herritar `normalek´ ez diNate sinesten hori aipatzen badieNK. Are gutxiago zabaldu duNK azken urtean, 2015ean ziurrenera ez dela Munduko produktu gordinaren igoerarik egon, alegia, jaitsi egin duNala hau. Eta horrek zer esan nahi diNK? Ekonomia krisia luzerako dugula agian edo krisi hau (ekonomikoa, geologikoa, ...) ez dela inoiz amaituko? (nahiz eta euskal herrietako enpresaemakume-gizon gehienak eta langilediaren zati batek irabaziak jaso dizkiNaten azken 2-3 urtetan)
image (41)
-.-

[Investment Tools webgunetik hartu diNat grafikoa. Bertan Baltic Dry Indexa (itsasoz desplazatzen den lehengaien kantitatea neurtzen duen indizea) azken bi hamarkadetako beheren dagoela ikus daiteke, 2008 urtean baino beherago eta lurreko, trenezko edo hegazkinez bidaiak ere baxu daude, oso baxu].
Baltic Exchange Dry Index (BDI),
exponential average in red.
200 day exp. avr. Green

 








-.-
[bi grafikoen laguntzaile dituNan testutxoak duela urte ta erdi inguru idatziak izan hituNan, orain arte plazaratu gabeak dena esan behar baduNK. Beste grafika eta hitz batzuekin argitaratu nahi niNan hau baina ez niNan besterik burutu... Jainko Ateoan zeudeNK aurreko beste grafikak-hitzak]

Erleen aurkako guda [Jainko Ateoa]



ERLEEN AURKAKO GUDA


Fotos en blanco y negro - muy raras
Duela urte batzuk gizakiak erleen aurkako gudan hasi zirenean zenbait erlek beren miztoa sartu zien hainbat izakiri, gizakiren bati barne eta zulatutako barrunbetan beren kumeak sartu zituzten guda amaitu harte han salbu biziko ziren itxaropenarekin.
Gizakiak hegan ikusi zuen azken erlea akabatu zuenean guda amaitutzat eman zuen irabazle ustekoak. Orduan, eskutuan zeuden erle denak kalera irten ziren beren eskubideak aldarrikatzera. Pentsa dezakezu zein izan zen amaiera!

(Jainko Ateoa)


[Jainko Ateoa / Jainkosa Ateoa-ren ipuin laburra bere Argiako webgunetik hartu diNat]

Krisia ez da sekula amaituko

KRISIA EZ DA SEKULA AMAITUKO


Krisia ez da sekula amaituko
     petrolio gordinaren ekoizpena ezin delako gehitu
Krisia ez da sekula amaituko
     kalitate txarreko petrolioa (gainontzeko petrolioak deitua) bakarrik gehitu daitekelako
     eta bera ere ez gehiegi eta ezta ere luzaroan
Krisia ez da sekula amaituko
     energiaren balorea txanponetan kontatu beharrean
     energia itzulkin-tasan neurtu behar litzatekeelako
Krisia ez da sekula amaituko
     beherantz eta azkar dioalako itzulkin-tasa hau
Krisia ez da sekula amaituko
     bene-benetan energiak agintzen diolako ekonomiari
Krisia ez da sekula amaituko
     energia ez delako beste produktu bat gehiago
     produktuak eskuratzeko ahalmena ematen digun jainkosa baizik
Krisia ez da sekula amaituko
     ikatzak ezin duelako gehienetan petrolioa ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
     gasak ezin duelako ikatza gehienetan ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
     uranioak ezin duelako gasa gehienetan ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
     berriztagarriek* ezin dutelako uranioa ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
     animaliek ezin dituztelako berriztagarriak ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
     gizakiok ezin ditugulako gainontzeko kargarako animaliak ordezkatu
     ordezkatu beharko baditugu ere!
Krisia ez da sekula amaituko…

(Jainko Ateoa)

-.-
// Hau ez duNK olerki bat, edo ez duNK olerki soil bat bederen, krisiaren erantzule nabarmenenaren aipamen erreal eta gordin hutsa besterik ez duNK energia ekoizpenaren gainbeherarena. Gaurko gaitza ez duNK banaketa falta bat dagoela, hori kapitalismoak berarekin zeramaNK jaio zenetik, hori bagenekiNan, munduari begiratu besterik ez zegoNK, hemen urteetan zorionekoak izan bagaituNK ere, gaurko gaitz nagusia estrukturala dun, kapitalismoak dena zakabanatu eta dena kapitalismo bihurtu diNK energia merkea eta egundoko kantitateetan eskura izan diNalako, hau izan duNK munduko gudaroste menderaezinena menderatua edo gutxienez sosegatua izan duNan arte. Energia eta petrolioa ez duNK inoiz amaituko baina herenegunetik geroago eta gutxiago zaukaNagu, horrela bada KRISIA EZ DUnk ZEKULA AMAITUKO… Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net  emailera//

* [hidroelektrikoa, eolikoa, eguzki energia, biomasa, geotermikoa, metanola, etanola, …]
[Jainko Ateoa kolektiboaren webgunetik hartua]