Mostrando entradas con la etiqueta BIZITOKI (hezkuntza/educación). Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta BIZITOKI (hezkuntza/educación). Mostrar todas las entradas

Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak

Topaketa hauek abuztuko azken astean burutuko dituNK. Gogoa duen orok parte har dezala!!!
Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak
2014ko agorrilan, Baxe Nafarroan, Behauzen, Bizi Tokin

2011n Otxandioko topaketa libertarioetan parte hartu genuen batzuen artean, heldu den agorrilan Euskal Herriko bigarren topaketa libertarioak Baxe Nafarroako Behauzeko Bizi Tokin antolatzeko gogoa piztu zaigu. Topaketa berri hauen antolaketa, ideia libertarioen inguruan jarduten duten Euskal Herriko kolektiboek zein norbanakoek burutuko lukete. Zuk edota zure kolektiboak antolaketan parte hartu nahi duzue ?

Zertarako topaketa hauek antolatu?
  1. Harremanak sakontzeko ideia eta praktika libertarioak ditugunen artean.
  2. Ideia eta praktika libertarioak elkarrekin sakontzeko.
  3. Ideia eta praktika libertarioak zabaltzeko.
buona educazione.jpg
Egitaraua
Egitaraua antolatzaileen artean finkatuko genuke. Horra proposamen bat, zuzentzekoa, moldatzekoa, aberastekoa...
1) Eztabaidak norbaitek egindako hitzaldi batetatik abiatuz:
  • Españako 1936ko iraultza anarkistaren lorpenak eta gabeziak (lanaren kritika eskasa...): Myrtille eta Vincent, « Les fils de la nuit » liburuaren idazleen hitzaldia eta eztabaida.
  • Eskolaren kritika, Chiapaseko hezkuntza komunitarioa eta hezkuntza libertarioa: Pedro Garcia Olivo, « La bala y la escuela » eta « El educador mercenario » liburuen idazlearen hitzaldia eta eztabaida.
  • Chiapaseko iraultzaren 20. urteurrena: lorpenak eta gabeziak. Jérome Bachet, « L'étincelle Zapatiste » liburuaren idazlearen hitzaldia eta eztabaida.
2) Eztabaidak lehenago irakurritako liburuetatik abiatuz:
    • Pierre Clastres-en « La société contre l'état » « La sociedad contra el estado ».
3) Ibilaldiak mendian.
4) Festa: dantza, kantua, bertsoak, musika, antzerkia, mexikar gaualdia...
5) Otordu onak.

Antolaketa
  • Kanpoan dutxak eraiki
  • Akanpada bost bat egunez
  • Eztabaidak euskaraz burutu eta Euskal Herritik kanpotik datozen gomitatuei itzulpenak egin
  • Behar ekonomikoak aurrikusi (gasa, ura, janaria, iragarkia...), kutxa bat egin topaketetan parte hartzen dutenen diru emaitzentzat (otorduka prezio bat proposatu) eta egunez egun diru beharrak eta ekarpenak orekatzen direnez adierazi.
[EKAITZALDIA web gunetik hartuta]

SORGINEN BILTZARRA (ekainak 21, 22) - BIZI TOKIn

Sorginen biltzarra
Ekainaren 21 eta 22an, Bizi Tokin

Basandreak elkartu, eztabaidatu, ingurua eta auzolana sortu.
Basalandareak bildu, sukaldatu, sendagailuak eta saskiak egin.
Akelarrea sortu, festa egin, biltzarra sortu egin, biltzarra sorgin.
 
Ekainaren 21a, larunbata
Ekainaren 22a, igandea
10 :00 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
10 :00 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
10:30 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarriak edota sendabelarrak ezagutu eta bildu Oiartzungo Xabi Intxixu eta Lesakako Kistiñerekin.
10:30 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarriak edota sendabelarrak ezagutu Jokin Zaldunbiderekin,
(eta saskigintzarako basa landareak bildu.)
13:00 Sorginen bazkaria
Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.
12:00 1609 elkartekoekin,
elkarrizketa-solasaldia.
15:00 Sorginen biltzarra
Gaiak proposatu eta talde ttipitan eztabaidatu (adb: kontrazepzioa, feminismoa, bular ematea…).
13:00 Sorginen bazkaria
Bizi Tokiko sorginek eskainia.
15:00 Dawamorurekin artisautza tailerra
(bereziki haurrentzat pentsatua)
15:00 Garaioneko sorginen eraikuntza tailerra
Landare bizidunekin eraikuntzak sortu, saskiak egin edota konpondu...
17:30 Sorginen prestaketak
Basa landare salda, ukendu eta hortz ore...
16:00 Laminei buruzko ipuinak
Adin guzientzat
20:00 Sorginen afaria
Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.
17:00 Sorginen atsaskaria
Bakotxak etxean prestatutako bixkotx goxoen partekatzea.
Iluntzearekin Akelarrea
Su inguruko musika, dantza, bertso eta kantuak.

Eztabaidak euskaraz (beharrez itzulpenarekin).
Ostiral eta larunbat gauean kanpinga egiten ahalko da bertan.
Bizi Toki ezagutzeko paradaz baliatu nahi dutenentzat: bisita eta aurkezpena larunbatean eta igandean arratsaldeko seietan.
Argibide gehiago Bizi Tokiri buruz : www.bizitoki.org.
Bizi Tokira heltzeko: Baxe Nabarreko Behauze herrian, frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean delarik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria da, Goitia.

BIZITOKI (auzo lana) Apirilak 25, 26 / 25, 26 de abril / 25 et 26 avril.

Aupa,
Bizi Toki baserriaren zaharberritzea aitzinatzeko, auzo lan egun berriak antolatzen ditugu apirilaren 25 eta 26an, ostiral eta larunbatean. Bereziki isolazio lanak eta tindaketa eginen ditugu.
Bizi Tokin lo egiteko aukera izango da, ostegun gauetik. Lo zakua eta lo zaku azpikoa ekar.
Bazkariak eta afariak Bizi Tokik eskainiko ditu. Antolakuntza errazteko, eskertuko genizueke bakoitzak gosaria ekartzea.
Igandean, Bizi Tokitik abiatuz, batzuk Baigorrira Nafarroaren egunera joateko asmoa dute eta beste batzuk Urdiñarbera Maskaradara.
Aitzinetik abisa iezaguzu etortzeko asmoa baldin baduzu. Eta ez duda mezu hau zure inguruan zabaltzea.
Bizi Tokira heltzeko: Behauzeko frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean duzularik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria da, Goitia izenekoa. Bizi Tokiko telefonoa : (00 34) (0)5 59 65 36 27.
Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaitugu.
Bizi Tokiko kideak

P.S. Mezu igorketa honetaz baliatzen naiz Arrasateko Gurasoak elkarteak eskatuta “Eskolari alternatiba” gaiaren inguruan idatzi berri dudan idazkia zabaltzeko. Irakurketa on!
Gorka
Afin de poursuivre les travaux d'aménagement de la ferme Bizi Toki, nous organisons de nouvelles journées de travaux collectifs les vendredi et samedi 25 et 26 avril. Au programme, notamment des travaux d'isolation et de peinture.
Possibilité de dormir sur place, dès jeudi soir. Apporter sac de couchage et matelas.
Bizi Toki offrira les repas. Pour simplifier l'organisation, nous souhaitons que chacun apporte le petit déjeuner.
Le dimanche, certaines personnes partiront depuis Bizi Toki à Baigorri pour Nafarroaren eguna; d'autres à Urdiñarbe pour la mascarade.
Avertissez-nous à l'avance si vous comptez venir. Et n'hésitez pas à faire circuler ce message.
Pour se rendre au Bizi Toki: longer le fronton de Béguios qui se trouve sur votre droite, puis prendre deux fois à droite et c'est ensuite la première ferme sur la gauche, qui s'appelle Goitia. Téléphone du Bizi Toki: 05 59 65 36 27.
En espérant vous voir bientôt, ikus arte.
Les membres du Bizi Toki
Para seguir los trabajos collectivos de isolacion en Bizi Toki, organizamos nuevos trabajos collectivos los 25 y 26 de abril, viernes y sabado. Haremos trabajos de isolacion y de pintura.
Posibilidad de dormir en Bizi Toki, desde jueves. Traer lo necesario.
Bizi Toki ofrece la comida. El desayuno a cargo de cada cual.
El domingo, algunos iran a Baigorri à la fiesta Nafarroaren eguna; otros iran a Urdiñarbe para ver la mascarada.
Avisarnos de vuestra venida. Y no dudais en invitar amigos.
Para llegar a Bizi Toki: Pasar el frontón de Behauze, quedando éste a la derecha, y después, tomar dos veces a la derecha. Primer caserío a la izquierda, la casa Goitia. 00 34 5 59 65 36 27.
Ikus arte.
Los miembros de Bizi Toki

ESKOLARI ALTERNATIBA (Bizitoki)

Eskolari alternatiba

2011ko uztailean jarri zuten martxan Bizi Toki proiektua. Eskola alternatiboa sortzeko asmotik abiatu eta eskolari alternatiba izaten bukatu du, bertako kideek argi baitute haurren hezkuntzak gurasoen esku egon behar duela. Seme-alabek eskolan ez, Bizi Tokin ikasten dute, eguneroko jardueren bidez.

Baratzean aritzea edo janaria prestatzea ikasteko aukera ona dira. Eskolan ohikoak ez diren gauza sotilagoak ere ikasten dituzte, esaterako batzarretan parte hartuz.
Baratzean aritzea edo janaria prestatzea ikasteko aukera ona dira. Eskolan ohikoak ez diren gauza sotilagoak ere ikasten dituzte, esaterako batzarretan parte hartuz. (Dani Blanco)


Nafarroa Beherean, Amikuze eskualdean, dago Behauze herrixka, hirurehundik gora biztanleduna. Eta herrigunetik gora hartuta, naturaz inguratutako leku paregabean aurkitu dugu Bizi Toki baserria. Alokatuta dute etxaldea, baina jabea proiektuaren aldekoa dela eta ordaintzen diotena hutsaren hurrengoa dela azaldu digute komunitateko kideek. Etxeko txakurrak egin digu ongietorria eta aurkezpena berriz, Oihanek. 6 urteko mutil zolia da Oihan eta bere eskutik ezagutu ditugu frontoidun ezkaratza, sukaldea, komun idorra, baratzea, liburutegia, psikomotrizitate eta jarduera fisikorako gunea… Logelak atontzeko goiko pisuan martxan dituzten obrak ere erakutsi dizkigu.
Auzolanerako eta ekintza jakinetarako jende gehiago biltzen den arren, egunerokoan sei-zazpi familiak hartzen dute parte, orotara hogei bat lagun eta horietatik erdia inguru haurrak –txikienak hilabeteak ditu eta helduenak 11 urte–. Parte-hartze maila, dena den, norberaren esku dago: familia bakoitzak finkatzen du astean zenbat egunetan etorriko den Bizi Tokira, eta horren arabera antolatzen dira. Aukera dago bertan lo egiteko eta egunero daude jarduerak eta ekintzak, nahi duenak parte har dezan, askatasunez.
Proiektuko bi kiderekin mintzatu gara, sukaldean. Duela bi urte, auzolan deialdietara joaten hasi zen Andoni Estrella, eta hilabete batzuetatik hona buru-belarri esku hartzen du Bizi Tokin. Gorka Torre hastapenetatik aritu da eta berak azaldu ditu lehen urratsak: “Dozena bat lagun elkartu ginen, kezka berak batuta: ez gentozen bat eta ez ginen eroso dagoen hezkuntza ereduarekin, ikastetxe publiko nahiz pribatu. Argi genuen zer ez genuen nahi eta beraz abiapuntua izan zen zer nahi genuen. Zer da haurrekin bizi nahi duguna? Zer da transmititu nahi dieguna? Ordura arte eskola barruan egindako hausnarketetan, egiturak berak oztopoak jartzen zizkion gogoetari eta hortik atera eta gogoeta arrunt orokorragoa egin behar zela konturatu ginen, eskola eredua ahantziz”. Eskola alternatiboak bisitatu zituzten (Montessori, Freinet, Steiner, eskola libertarioak…) eta amesten zuten ikastolaren zirriborroa marrazten joan ziren. Hainbat hilabetez egindako lanketaren emaitza internetera igoa dute (bizitoki.org).
Poliki-poliki, eskolaren kontzeptua bera gainditu eta une batean eskola alternatiboa izatetik eskolari alternatiba izango zen egitasmoa jaio zela argitu du Torrek. “Gure ustez, hezkuntza ez da jarduera banandu bat, instituzio edo profesionalen esku delegatzen den zerbait, baizik eta biziari lotua doan prozesua, gurasoen eta helduen egunerokoari lotua. Ikastetxeetan, beste batzuek fabrikatutako programak jarraitzen dituzte, beste batzuk dira haurrei zer transmititu erabakitzen dutenak, eta guretzat naturalena da gurasoek euren gain hartzea haurren heziketa. Ez gara ezer asmatzen ari, duela 40-50 urte, Euskal Herrian haurrek komunitatearen egunerokoari lotuta ikasten zuten, gizatalde baten harreman zuzenean garatzen zen ikasketa prozesua”.
Haur bat hezitzeko, leinuko pertsona guztien beharra dago irakur daiteke baserri aurreko pankartan. Belaunaldi guztien arteko hartu-emanean oinarritzen da Bizi Toki, ez dago irakasle edo ikaslerik, adin ezberdineko jendea baizik. “Haurren hezkuntza bertako haur eta heldu guztien esku dago, talde guztiaren esku, eta horrek erran nahi du kolektiboki finkatu behar dugula zein diren funtsezko baloreak, arlo guztietan zer nahi diegun haurrei transmititu”, adierazi du Torrek. Hori bai, haurrarengan pisu handiena haur horren gurasoek eurek dutela gaineratu du Estrellak.
Euskara, ekologia, adostasuna, autonomia…
Euskaraz aritzea, planetaren oreka ekologikoarekin bateragarria den bizimodua eramatea, naturarekin kontaktuan bizitzea, partekatzea, ekonomia solidarioa lehenestea, elkarrekiko harremanak zaintzea (zintzotasuna, konfiantza, errespetua, laguntza…), norberaren autonomia garatzea edota adostasuna bilatzea dira Bizi Tokin sustatu nahi dituzten baloreetako batzuk. Horiek haurrei nola transmititu? Helduentzat zentzua duten baloreak definituz eta koherentziaz jokatuz. “Eguneroko jarduera kultural, ekonomiko, sozialak guretzat zentzua duten baloreen arabera burutzen ditugu eta haurrak hori ikusi eta gurekin batera bizi dutelarik, ikasi egiten dute, zentzua ematen diotelako egiten dutenari”.
Azken finean, komunitateko zereginak, bizi-hautua izateaz gain, jarduera hezigarriak ere badirela gogoratu du Andoni Estrellak. Hala, baratzea adibidez ez da soilik autokontsumorako tresna, ez da eginkizun ekonomiko hutsa, ikasteko aukera ona ere bada. Berdin zurgintzan eta iturgintzan egiten ari diren obrak –“edozein teknologia-eskolak baino balio handiagoa dute”– edo sukaldean janaria prestatzea. “Matematika, komunikazioa, giza-harremanak, auzolana… jarduera ugaritan landu ditzakezu, ez dute zertan ikasgai sailkatuak izan behar. Eskolan ohikoak ez diren gauza sotilagoak ere ikasten dituzte, esaterako biltzar batean parte hartzea zer den. Antolatzeko modu hori zurrupatzen dute eta ume batentzat gauza handia da helduon biltzar batera etorri eta proposamen bat planteatzea”, dio Estrellak.
Margo eta dantza tailerrak ere badituzte, gurasoentzat eurentzat. “Haurrek badakite ordu jakinetan margolaritza eta dantza egingo dugula eta nahi badute etorri egingo dira. Eta etortzen dira”, ziurtatu du Torrek, material pedagogikoa dagoen joko gelara bezalatsu: idazketa, irakurketa, kalkulu edota ikerketari eskaintzen diote denbora bertan helduek, eta txikiek interesa agertu ohi dute. “Gogoeta anitz haurretatik deszentralizatu eta helduongana ekarri ditugu, guk geuk zer baloreren inguruan bizi nahi dugun ikusi eta horren arabera giroa sortu dugu; haurrak hurbilduko dira eta ikasiko dute”. Esaterako, familia erdaldun bat etorri zitzaien: seme-alabek euskaraz ikas zezatela ongi ikusten zuten, baina euskaraz ikasteko prest egon behar dutenak lehenik gurasoak beraiek direla azpimarratu dute kideek, umeentzat zentzua izan dezan.
“Atzo –kontatu du Torrek–, gorputzeko organoei buruzko kezka batzuk zituen Garazik, aitatxik arazoa duelako prostatan, eta interesgune horretatik abiatuz esparru oso bat dugu lantzeko: pixa egiteko sistema lotua delako odol sistemari, odola arnasketa sistemari… Jakin-mina azaldu ahala ikasiko dituzte gauzak”. Lelo hau dute Bizi Tokin: haurrek ez dute egiten nahi duten guztia, baina egiten duten guztia egin nahi dute.
Egungo gizartearekin bateragarria?


Haurren hezkuntzan guztiz inplikatzeko, batez ere denbora eskatzen du proiektuak. Egungo bizimoduarekin hori nola den bateragarria galdetu diegu eta garbi erantzun du Estrellak: egunero zortzi orduko lanaldian bagaude eta hipotekari lotuta, ez da egingarria. Gako bi nabarmendu dituzte: batetik, beharrak gutxitu eta sinplifikatzea, behar horiei kolektiboki erantzunez. Hala, Bizi Tokin familiek bertan egin dezakete lo, eta inguruan etxebizitza kolektiboa eraikitzea da etorkizuneko asmoa. Edota baratze kolektiboa eta autoekoizpena bultzatzen dute eta ekoitzi ezin dutena kolektiboki erosten dute, merkeago lortzeko. Bestetik, beharrak murriztuta, soldatapeko lanean ordu gutxiago eman eta denbora gehiago libratu dezakete. Gorka Torre irakaslea da ikastolan, astean 12 orduz; Andoni Estrella nekazaria da, sasoiko lanak egiten ditu eta denbora duenean etortzen da etxaldera. “Aldaketarik zailena buruan dago –baieztatu digu berak–, baina gauzak desberdin egiteko eta askatzeko beldurrik ez baduzu, ohiko irizpideetatik pixka bat ateratzen hasten zarenean, harrigarria da ikustea zein errazak izan daitezkeen gauzak”.
Itzul gaitezen arlo pedagogikora. Zerrendatuta dituzten hezkuntza printzipioen artean daude haurraren nortasuna errespetatzea (eta nortasun kritikoa garatzea); bere berezitasunean laguntzea; dimentsio afektibo-emozionala, sentsorial-motorra eta mentala kontuan hartzea; haurraren sexualitatea errespetatzea; edota zigorrik eta saririk gabe heztea. Nola gauzatzen da hori guztia praktikan? Taldeko elkarbizitzarako eta denen artean gauzak eraikitzeko, komunikazio ez bortitza dute abiapuntu (errespetatzea, bestea ulertzeko ahalegina egitea, enpatizatzea, entzutea…). Eredu pedagogiko bakarrari ez diote heltzen, interesgarriak zaizkienetatik elikatzen dira, baina ildo nagusi batek zedarritzen du bidea: haurrak berak izan behar du ikasketa prozesuaren aktore nagusi eta helduek laguntzaile gisa jokatzen dute, umeen interesa urrunago eramanez, “mundu osoa deskubritzeko dutela erakutsiz”. Torreren arabera, “haurrak errespetuan oinarritutako ikaskuntza baldin badu, bere erritmoa eta gogoa aintzat hartzen duena, afektiboki ongi baldin bada eta eroso, ez du zertan arlo pedagogikoan arazorik izan behar, modu naturalean ikasiko du. Zenbat ordu ikastolan motibazioaz hitz egiten, erantzunik atxeman gabe!”.
Erleez, euskaraz edo feminismoaz jardunaldi irekiak
Kolektiboa diren heinean, oinarrizko funtzionamendurako arauak dituzte Bizi Tokin eta ahal dela astero egiten dituzten biltzarren bidez antolatzen dira: ardura eta eginbeharrak banatu, gogoetatu, egunerokoaz eztabaidatu, tailerrak taxutu edota jardunaldiak prestatu. Irekiak dira jardunaldiak, “gizarteari zerbait eskaintzeko” xedez; sumatzen dituzten beharrean arabera hautatzen dituzte gaiak eta jende dezentek hartu du parte orain artekoetan. Besteak beste, jardunaldiotan elikadura buruaskia, antzinako jolasak, basalandareen ezagutza, haziak, erle eta erlezaleak, baloreen transmisioa, euskara eta feminismoa jorratu dituzte, eta kolektibotasunaz eta nerabetasunaz egin nahi dute hurrengoa.
Zailtasunak ere badira, haatik. Handiena, inguruan lagun sare zabala izan arren, benetan parte hartzera ausartzen direnak oraindik gutxi direla. “Hamar bat heldu nahikoa izan daitezke horrelako egitasmo batean, baina haur batentzat ez da aski –onartu du Torrek–. Adin tarte batean, umeak ume gehiago behar ditu inguruan eta indarrak batu behar ditugu jende gehiagok bat egin dezan, ez dezagun behartuta ikusi gure burua 7 edo 13 urterekin haurra eskolatzera”. Zentzu horretan, gaur egun Euskal Herri osoko proiektua da Bizi Toki, bizirauteko Euskal Herri osorako bakarra ikusten baitute eraginkorrena. “Bihar ikusten badugu Tolosaldean kokatzea komenigarriagoa dela, bada egingo dugu, gu ez gara Behauzera lotuak, baina gaur egun hemen ditugu baldintza egokienak. Eta hamabost urte barru lortzen badugu hau aski garatua izatea bigarren bat Gasteizen sortzeko eta beste hirugarren bat Iruñean, bada primeran”.

Azken finean, krisi garaiotan kontzientzia hartzeko eta eredu kapitalistatik aldentzeko une egokia izan daitekeela uste du irakasleak: “Bizi Toki gizarte proiektua da, epe luzera planeta honetan bizi ahal izatearekin koherentea. Egungo errealitateak ez garamatza inora eta Bizi Toki bide berri bat ari da urratzen, oso interesgarria eta aberasgarria, alternatiba jasangarria bizitzen ari garelako, zentzuz betea. Bizitza honetan bizi daitezkeen gauzarik ederrenetarat nahikoa hurbiltzen ari gara eta plazera da. Kontsumo gizarteko egunerokotasuna gal dezakegula? Horren beldur gara? Bai, baina asko irabaz dezakegu eta merezi du jendeak gaian sakontzea, ez dago dena egun batetik bestera aldatu beharrik. Aldi berean, hala ere, ausardia behar da ur-lasterraren ohiko norantzan ez doan ekimenari bai esateko”.
Eskolatzeaz
Adin batetik aurrera umeak eskolatzeko asmorik al duten galdetu diogu Gorka Torreri: “Ikusten bada uneren batean haur bat eskolatzea beharrezkoa dela hainbat arrazoirengatik, guk prestatu egingo dugu horretarako. Adibidez, 17 urte bete arte hemen egoten bada eta unibertsitatera joan nahi badu, azterketak prestatzen lagunduko diogu hala egin dezan”.

La bala y la escuela

Pertsonaren hezkuntza eta benetako bizitza askeaz arduratutako pertsona baten liburu gomendioa zioaNK jarraian...

image003


Aupa,

Asko dira azken urteetan Bizi Toki egitasmorako irakurri ditudan liburuak. Egun hauetan irakurri dudan Pedro Garcia Olivoren "La bala y la escuela" (gazteleraz da) liburua, gaur arte irakurri dudan interesgarriena da. Eskolaren kritika sakona egiteaz gain, zentzuz betetako hezkuntza nola egin genezakeen zehazten digu, Mexicoco Oaxaca eta Chiapaseko hezkuntza tradizionalaren ikerketaren bidez. Hezkuntzari buruzko gogoeta, ekonomiari, politikari eta kulturari buruzko gogoeta zabalago batean kokatzen du (besteak beste aipatzen ditu auzo lana, biltzarra, estatua...).


Oso, oso, oso interesgarria atzematen dut. Azkarki aholkatzen dizut irakurtzea eta etxean ale bat ukatea ingurukoei ezagutarazteko. Neri asko irakatsi dit.


Agian laster arte.

Gorka Torre

Euskara bizi. Euskara eta feminismoa.



Euskara bizi. Euskara eta feminismoa. Jardunaldiak azaroaren 9 eta 10ean, Bizi Tokin
 
Euskararen eta feminismoaren aldeko jardunaldi hauek arrakastatsuak izan daitezen, milesker hauen berri zure ingurukoei ematea, eta egitaraua inprimitzea (ahalaz handituz) eta ostatuetan, elkarteetan, karriketan... ezartzea, Euskal Herriko txoko guzietan berria zabal dadin! Eta ongi etorri!

8229633974_55a8d3f379
Euskara bizi
 
Euskaraz bizitzeko, euskara ikasteko, euskara maita;
Euskara maitatzeko, euskaraz bizitzea zentzuz bete.
 
“Euskal mundu tradizionalaren bi lege-xedapen, primantza osoa eta etxeko nagusi zaharren eta gazteen nagusikidetza, sexuen eta belaunaldien berdintasunaren oinarri zirenak, euskararen toka-noka berezitasunari esker pentsatuak eta gauzatuak izan zitezkeen”. Anne-Marie Lagarde
 
“Feminismoa, emazteen eskubideak gizonenak bezalakoak izatea nahi dutenen jarrera da”.
 
“Merkatuaren logikak, existitzen den guzia balioaren eta diruaren legearen menpe ezartzen du eta munduaren, haren populuen, haien hizkuntzen eta kulturen aniztasuna murrizten du”.
 
Larunbata, azaroaren 9a
10:30 Ongi etorria
11:00 Eztabaida: Euskaraz bizi
Zein dira kolektibitatean euskaraz bizitzeko baldintzak?
Nola erdaldunak euskaldunen artean integratu?
13:00 Bazkaria
Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.
15:00 “Sexuen trataera simetrikoa euskal jendarte tradizionalean”
tesia Anne-Marie Lagardek aurkeztuko du, ondotik eztabaida
20:00 Afaria
Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.
 
Igandea, azaroaren 10a
10:30 Ongi etorria
11:00 Eztabaida: Euskara bizi Euskara eta feminismoa
Zertarako euskaraz bizi, euskara ikasi? Zer bizitzeko?
Garrantzitsuak zaizkigun baloreak euskarak bere baitan daramatza?
Toka-nokaren erabilpena zabaldu?
Jendarte kapitalistan euskarak bizirauten ahal du?
13:00 Bazkaria
Bizi Tokik eskainia.
 
Eztabaidak euskaraz (beharrez itzulpenarekin).
 
Anne-Marie Lagarden tesiaren laburpenaren idazkia aitzinetik irakurtzea komeni da.
 
Ostiral eta larunbat gauean kanpina egiten ahalko da bertan. Gosaria bakoitzak ekar.
 
Bizi Toki ezagutzeko paradaz baliatu nahi dutenentzat: bisita eta aurkezpena larunbatean arratsaldeko seietan eta igandean arratsaldeko hiruetan.
 
Bizi Tokira heltzeko: Baxe Nafarroako Donapaule ondoko Behauze herrian, frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean delarik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria da, Goitia, tel: (00 33 0)5 59 65 36 27.