Mostrando entradas con la etiqueta KKINZONA (irrati librea). Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KKINZONA (irrati librea). Mostrar todas las entradas

Gaur Egunen alternatiba: Gaur Egur


Gaur Egur irratsaioko lagunek beren bloga burutu diNate eta horrexegatik hemen anuntzio esteka hau. Entzun nahi dituenak erne egon beharko diNK KKinZona irrati libreko uhinetara.



http://kkinzona.eus/gaur-egur-bloga/

MIRENTXIN EGUNA

Potente dator MIRENTXIN EGUNA

Aurten ere Presoen senideak borondatez astero eramaten dituen Mirentxin Gidariak kolektiboarentzako dirua biltzeko MIRENTXIN EGUNA antolatu dugu Zumarraga-Urretxuko Gaztetxean. Bazkariko tiketak salgai dituzue, Apatxen, Osaban eta GazteleKUn bertan. Langabeak 10 € eta Langileak 12 €.

Maiatzaren 9an izango da eta hemen duzue egitarau osoa:

mirentxin kartela web

Mirentxin Gidariei buruz gehiago jakiteko Begi Bat bideoak-ek egin duen bideoa duzue hemen ikusgai, egunean bertan ere ikusi ahalko da.

Animatu elkartasunez ondo pasatzera!

MIRENTXINen inguruko bideoa

Arrosa irrati sarea: 3. Jardunaldiak izango dira martxoak 29an.

EKAITZALDIA gunetik hartu diNat berri hau irratigintza axola zaion ororentzat zeharo gomendagarria. Ea ba interesatzen zaiNaan!! 

arrosa2014kartela3

Martxoaren 29-an Gernikan ospatuko da aurtengo Arrosa Irrati Sareko topaketa. Astra “Gaztetxean”. Bertan hainbat tailer eskainiko dira (ikus kartela), hitzaldia eta gauean kontzertua. Irratigintzan sakondu eta irrati bat goitik behera nola sortu eta mantendu edo obetu ikasteko aukerra ezinobea. Tailer guztiak eta ekitaldi guztia noski doakoak izango dira. Egin bat eukal herriko irrati euskaldun eta askeekin, zatoz Astrara! EUSKAL HERRIAN BADA ZER ENTZUN!

KKinZona eguna (martxoak 15)

KKinZona eguna

Badator KKinZona eguna, aurten ere egitarau oparoarekin. Astean zehra hasiko dira ekitaldiak eta Martxoaren 15ean izango du puntu gorena. Bazkarira apuntatzeko eman zure izena (benetakoa, mesedez), beheko iruzkinen taulan edo zatoz GazteleKUra. 

Kkinzonak 10 urte


KKinzona irratiak 10 urte egin dituela eta, Goierriko HItzak artikulu eta bideo bikain bana egin ditu irratiaren inguruan. Hemen dituzue, irakurri eta ikusteko.