Zer ordu da?
Garai batean, eguzkiaren eta gure senaren arabera antolatzen genituen egunak eta urteak. Gaur egun berriz, bizi dugun zehaztasun eta efizientziaren mentalitatearekin, zaila egiten zaigu garai hauek imajinatzea ere.
Denboraren neurketak, eta herrialde bakoitzean zein ordu den ezartzeak eta erabakitzeak, gure bizitza aldatu du. Nolakoa litzateke gure mundua erabaki hauek beste modu batera hartu balira?
1884. urtean Washington-en izan zen kongresu batean, mundua 24 areatan banatzea erabaki zen. Hauetako bakoitzean ordu berdina izango zen eta gutxi gorabehera eguzkiaren orduarekin bateratuta joango ziren.
Herrialde desberdinak, pixkanaka eta “libreki” erabaki honi batzen joan zitzaizkien. Gaur egungomapa ikusten badugu, herrialdeen arteko liskarren eta interes ekonomikoen arabera, area hauek aldatzen joan direla ikusiko dugu.
Mapa honetan, Greenwich meridianoa (London), Euskal Herriaren pare-parean dagoela ikus daiteke. Hala eta guztiz ere, guk Frantzia, Espainia, Alemania eta Europako beste hainbat herrialderen ordu berdina daukagu, 1940. urtean, alemanek hartu zituzten herrialde guztietan beraien ordu berdina ezartzen joan bait ziren.
Washingtoneko kongresuaren aurreko gizaldietan, Eguzki denbora-ren arabera banatzen ziren eguneko orduak: Eguzkia irtetean esnatu, goi-goian zegoenean bazkaltzeko gelditu, eta eguzkiarekin batera oheratu.
Argindar elektrikoaren aurkikuntza eta iraultza industrialarekin batera, berriz, lan-orduen aldaketa etorri zen, eta gaueko ordu batzuk aisirako erabiltzen hasi ziren.
Gizarteriaren eraldaketa martxan zen, erlojuaren kontrolak, langileen ustiapen eta etekin haundiagoak ematen zizkion patroiari/gobernuari.
Gaur egun, teknologiaren garrantzia dela eta, zehaztasuna ezinbestekoa biurtu da: adibidez, GPS sistemek funtzionatzeko erloju guztiek sinkronizatuta egon behar dute.
Munduan zehar prezisio oso altuko hainbat erloju atomiko ditugu, eta gure dispositibo guztiak hauekin sinkronizatzen dira, milisegunduen errorerik ere izan ez dezagun. Munduko erlojuen artean, prezisiorik haundiena, Washingtonen dagoen usno master clock erlojuak omen du.
Ministroek baino beteagoak dauzkagu ajendak, baina denbora neurtzeak ez du zentzu haundirik batzuetan. Dastamena edo plazerra neurtzearen parekoa.
Tom Waits-en Closing Time diskako “ol’ 55″ abestia entzutera gonbidatzen zaituztet, lagunok, presarik gabe:
55 zaharra
denbora hain azkar zioan
itsumustuan 55eko nire Chevrolet zaharrera gerturatu nintzen
pixkanaka urruntzen nintzen bitartean, pozik sentitzen nintzen
Jainkoak badaki bakarrik sentitzen nintzela
Orain egunsentia da
Zorion anderearekin bidaiatzen dut
autoak eta kamioiak autobidean
itsumustuan 55eko nire Chevrolet zaharrera gerturatu nintzen
pixkanaka urruntzen nintzen bitartean, pozik sentitzen nintzen
Jainkoak badaki bakarrik sentitzen nintzela
Orain egunsentia da
Zorion anderearekin bidaiatzen dut
autoak eta kamioiak autobidean
No hay comentarios:
Publicar un comentario