Denboraren balioa, azkar askoz hobe!

webgunean Itziar Bartolomek idatzirikoarekin usten zaituztet, denboraren diktaduraz modu oso suabean botariko hitzak...

Denboraren balioa, azkar askoz hobe!


Denboraren balioa, azkar askoz hobe! 

Egungo erritmo azkarrean bizitzearen joera honek, aldi berean gauza bat baino gehiago egitera eramaten gaitu: gosaldu edo bazkaldu bitartean telebista piztu edo egunkaria irakurtzen dugu. Kotxez edo autobusez egiten dugu eskolara zein lanerako bidea. Ibili bitartean, telefono deia erantzuten dugu edo whatsapp-ean murgiltzen gara... edo auskalo!

Tristea da ohartzea zenbat haur diren gurasoen mugikorra apurtuko luketenak, hauen atentzioa edo hauekin konpartitzen duten "denbora" berreskuratzeko gogoz!

Eredu industrialari eta kontsumokeriari erabat lotuta dagoen jendartea eratu dugu. Horren ondorio bat daramagun "bizitza-abiadura" da.

Oinez ibiltzetik kotxez mugitzera pasa gara, baratzetik igogailura, eskutitzetik mail-era... eta maila berean azkartu ditugu gure bizitza-bidaia eta egunereko jarduna. Jendarte neurotikoan bizitzera ohitzen ari gara, gure sabeletik haratago eta askotan, gure sabelean bertan, zer dagoen ikusi, sentitu eta hori eraldatzeko "denborarik" gabe!

Egun denbora nola kudeatzen dugun pentsatzea eta horren gaineko hausnarketatxoa egitea premiazko kontua dela iruditzen zait.

Mende luzeetan, eguzkiaren argiak baldintzatu du gure jarduna. Iluntasunak lasaitasuna eta loa zekarren, atsedena, beraz, neguan jendeak lo dexente egiten zuen. Udan, kontrakoa, lan orduak ere gehiago ziren egunak luzeagoak zirelako.

Gaur egun, aldiz, argi artifizialari esker, teknologikoari esker, telebista eta ordenagailu pantailek, edo fabriketako foko erraldoiek argitzen dituzte egongela, logela eta kaleak, gaueko izar nekaezinak bailiran.

Uda zein negua izan, gure aktibitate maila antzekoa da beti. Era berean, atseden eta lanaren arteko oreka galdu egin dugu.

Zorionez, guraso denak badaki, haurraren denbora ez duela erloju batek markatzen. Badaki haurra oinarrizko beharrei begira bizi dela eta horien asetzea bilatzen duela uneoro.  Haurra oraindik, erlojuaren kulturatik urruti dago, libreago da. Haur jaioberriak gose denean abixatuko du, logure denean egingo du lo, eta gozatuko du jolasean, nonoiz. Haserretzen denean ere oso modu askean adieraziko du, nahiz eta horrek gurasoaren ajendan atzerapena suposatu!

Baina, poliki poliki, haurra ere erlojuaren menpe bizitzera bideratuko dugu, beste erremediorik edo bizi-modurik ez delakoan, gure erritmora erakarriko dugu. Otordu zehatzak ezarriko dizkiogu jateko (nahiz eta momentu horretan gose izan ez), lo egiteko, jolasteko... Erakutsiko diogu korrika eta presaka bizitzen, gauza asko aldi berean egiten, eta gainera, telefonoari itsatsita bada, arazorik ez.

Baina onuragarria al da egiten duguna? Zertarako? Zeinentzako?

Bizitza kalitatea zerekin harremantzen duen bakoitzak, oso kontu subjektiboa da.

Hala ere, iruditzen zait askotan ongizatea zer den gaizki ulertu eta interpretatu dugula.  Ongizatearen oinarrietako bat, kalitatezko "denbora" izatea da, bizitza erritmoa mantsotu eta erlaxatu ahal izatea. Horrek gainera gure osasuna lagunduko du, eta diru gutxiagorekin bizitzera eraman gaitzake.

Zenbat aldiz sentitu duzu, bizimoduz aldatzeko gogoa, lana utzi edo jarduna murrizteko gogoa?

Egin kasu zure senari, diru gutxikin bizi daiteke ongi, lasai egon, behar "birtual" asko desegingo dituzu eta askeagoa izango zara. Saia zaitez, gustuko duzun musika eta erritmoa aukeratzen. Ez da erraza, baina ez da txorakeria eta egingarria da.

Hasi gauza txikietatik; utzi etxean telefonoa noizean behin, gozatu laneko bidaiaz, jan soilik gose zarenean, itzali telebista...

Errekuperatu edo deskubritu zer dioen zure barne motibazioak, zoriontsu egiten zaituena zaindu eta hartu bizitzaz gozatzeko "denbora".

Gure txikiek eskertuko eta gustura jasoko duten delegua izango da, egon ziur!

No hay comentarios:

Publicar un comentario