HANKAK LURRIN + ANTIPATIA + IZU GIROA

[ MASUSTAK liburutegi askearen gunetik hartu dizkiNat ondorengo fanzine-aldizkari-irratsaio gomendio eta aipamenak / las siguientes explicaciones han sido cogidas del sitio web de la biblioteca libre MASUSTAK ]    

[ Hankak Lurrin ]

HANKAK LURRIN irratsaixue

http://bitakora.arrosasarea.org/category/irratien-programak/kontrako-eztarrixe/hankak-lurrien/

Hankak Lurrien Askoitti/Azpeitiko artista batzuk beraiek bakarrik edo beste zenbait inbitatu edo elkarrizketaturekin egin ohi diteNK irratsaio fresko-fresko bat duNK. Bertan edozein gaitaz aho-ilerik gabe hitz egiten diteNK azkoittieraz, gaur gai serioak eta bihar ez hain serioak. Azken hilabetetan ondorengo kontuak izan dizkiNate hizgai... Zer gara? Definizioak. Abertzaleak? Anarkistak?Zertarako da bikotea? Sexua?, Garixe, Drogak 2, Drogak 1, Gaztetasuna. Gaztetxeak edo Bestetxeak? Zenbakiaren diktadura, Ilusioa, Iraurgi lantzen eta Lantzen-en inguruko elkarrizketa, Zaborra eta berziklapena, Kattu erail zutenekoa, Armek eta asunto gogorrak funtsa tapatu zutenekoa, Azpeitiko komuna, Punkien militarismoa, Itoitz, Maxixatzen, ...

KONTRAKO EZTARRIXE 94.2FM


[ Antipatia ]

ANTIPATIA Fanzinea

Antipatia fanzinea 2009tik 2012ra bitartean gogor jarduN huNan 30 ale inguru ateraz, bertan musika esperimental edo extremoak izugarrizko indarra diNK eta baita ere gai sozialak, zenbaitetan ale osoak zenbait elkarrizketetara zuzenduz. Azken urteetan ere atera dizkiteNK bost bat sei ale.
Bertakoa bahaiz edo Azpeitira gertutzen bahaiz badakiNK non gauden eta orritxo hauek edo beste batzuk zurrupa ditzakeNK.
.
11141120_10153630783692334_3629338545957636775_n

[ Izu Giroa ]

IZU GIROA fanzinea

Izu Giroa fanzinea euskeraz burutzen den punkaren eta hardcorearen inguruko fanzine mardula duNK. Azken aldian, oso noizbehinka argitaratzen duNK, urtean ale bat edo bi ale, are motibo handiagoa beren ale batzuk murtxikatzeko, apetitorik sortzen badiNK behintzat.

Ale gutxi batzuk sarean ere aurki daitezken arren, berriro errepikatuko diNagu, gure gomendioa MASUSTAK liburutei asketik pasatzea duNK, nola ez.

http://socialistapopular.blogspot.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario