Elkarrizketa hau interesgarria adina berezia iruditu zitzaidan eta hona hemen bere kopia itsatsia. Interesgarria hasieran aipatzen dizkiNadan gauzengatik, berezia berriz gaigatik baina bereziki Izar Beltz ateneoan egindako zerbait izateagatik, ez zakiNat aker edo ahuntz beltzak esateko zerbait izango diNan... pena bakarra, ebentoaren berri berandu jakin diNadala.
Magia eta Kaosa Bilboko Izar Beltz Ateneoan
Gurean agerpena egingo du lehenengoz IOT erakundeak, Bilboko Izar Beltz Ateneoan ostegun honetarako, apirilak 23, antolatu dituzten Kaosaren Magiaren inguruko jardunaldien barruan . Kaosaren Magia, disziplina hau ulertzeko modu ez dogmatiko bat da, ezagupen guztiak zalantzan jartzen dituena. Jardunaldietaz zein magia, eta mundua, ulertzeko modu honen berri izateko helburuarekin IOT erakundeak Euskal Herrian duen kide batekin batu gara.
Zer da IOT?
IOT Kaosaren Magiako praktikanteen taldea da, espiritualitate modu moderno edo postmoderno bat dena. Ez da erlijioa edo fedea, baizik eta okultismo bezala deifnitu izan dena modu enpiriko batetan aztertzen duen praktika bat.
Nola sortzen da IOT-a hona ekartzeko ideia?
Nire interesengatik IOTkoekin kontaktuan jarri nintzen orain urte batzuk, taldean interesa azaldu nuen eta beraiekin batu nintzen. Hemen nagoenez oso egokia iruditu zitzaidan hemen zerbait antolatzea. Okultismoari dagokionez, hemengo jendeak 30 urteko atzerapena duela uste dut. Dagoen materiala, eztiz hornitutako hippie materialak edo ezertarako balio ez duen new age zaborra da… beraz, guzti honen ikuspuntu kritiko eta eszeptikoak hemen oso ondo emango zuela pentsatu nuen. Uste dut Izar Beltz leku aproposa dela horretarako. Kaosaren Magia, behintzat hein batean, punk mugimenduaren barruan sortu zen, Ingalaterran. Praktikatzen duen jendearen gehiengoak munduaren ikuspuntu libertarioa dauka, edo behintzat hortik hurbil kokatzen da. Hala ere, badago beste norbaide batetara jotzen duen jendea.
Nola definituko zenuke Kaosaren Magia zer den?
Begiratu mistikaren inguruan zer interesatzen zaizun, budismoa, extralurtarrak, erdi aroko grimorioak,…. edozer. Aztertu ezazu, ezagutu ezazu eta praktikan jarri. Funtzionatzen badizu, ez soilik hobeto sentitzeko edo gehiago jakiteko, baizik eta zure egunerokotasunerako lanabes bezala, orduan jarraitu ezazu erabiltzen. Ez badu funtzionatzen, zer aldatu behar duzun ikusi beharko duzu. Guzti hau, eszeptizismo dosi handi batekin egin behar da, guztia zalantzan jarriz, baita zuk zeuk lortutako emaitzak ere.
Dogmarik edo doktrinarik gabeko disziplina bat izatea zentzu horretan ulertzen da?
Ulertzeko modu desberdinak daude. Niretzat interesgarriena hori bera da, hau ulertzeko beste pertsona daudela. Guztiok sinisten dugu zerbaitetan, erreaitatea azaltzeko sinistea beharrezkoa baitzaigu, baina sistematikoki gure sinismenak zalantzan jartzeko gai gara. Modu honetan, inoiz ez dugu fede sendo bat izango, eta hori ona da, ez baikara inoiz zurrunduta geratuko.
Kaosa ulertzeko duzuen modua ez da zerbait suntsitzailea bezala hartzen, ez?
Inolaz ere ez. Kaosak, lehenengo urteetan planteatzen den moduan ulertuta, kaos matimatikoaz hitz egiten du. 70. hamarkadan korden teoria, kaosaren teoria,… sortu ziren. Jende honi gustatzen zaiona lege fisikoak kolokan jartzea da. Modu desberdin batetan ikustea.
Guztia zalantzan jartzeaz gain, emaitzak sortzen dituen magia bat ere bada.
Hori da, honek magia zuriaren, espiritualitatearekin lotutakoa, eta magia beltzaren, emaitzak lortzea bilatzen duena, arteko banaketa horrekin bukatzen du. Emaitzak sortzen dituen magiak, errealitatea, behintzat jokaera ereduei dagokienez, nolabait aldatzea lortzen du. Horrela ikusi dezakezu magiak zerbaitetarako balio duen edo ez. Nik uste emaitzekin lotutako magia ezinbestekoa dela magian sinisten jarraitzeko. Guzti hau, arreta gaitasun handiarekin eta teknika egokiekin posiblea da. Posibilitatea hutsa diren gauzak egi bihurtu ditzazkezu, zuri interesatzen zaizun norabidean. Niretzat, magia horretan laguntzen dizuten tekniken batuketa bat da. Adimenaren boterearekin lan egiten du, baina askoz haratago doa fisikaren legeen aurka egiten baitu.
Zerk erakarri zintuen guzti honetatik?
Nire kasuan, ematen zizkidaten erantzun guztiek ez nindutela asetzen eta beste mota bateko erantzunak behar nituela. Abadeekin ikasi nuen, beraien irakaspenak eman zizikidaten eta beraiei esker agnostiko bihurtu naiz. Errealitatea ulertzeko modu bat irakatsi zidaten. Errealitatea ulertzeko hainbat modu daude eta guztiek ez dute erantzun oso bat eskeintzen. Bestetik, fisikak, kimikak,… erakarri izan nau. Beraz, erantzunik gabeko galdera horien inguruan pentsatzen hasi nintzen. Bidai bat burutu nuen, bai nire barrenean bai kanpoan.
Kaosaren Magiak denborari buruzko irakurketa bat egiten du, ezta?
Ez dago irakurketa bakarrik, nolabaiteko kontsentsua egongo balitz ez litzatekelako Kaosaren Magia izango. Milaka kontzepzio daude. Bakoitzaren sinismenen eta praktikan jarritakoaren araberakoa da. Badago jendea iragana aldatu daitekela diona, beste batzuek esaten dute, iragana aldatuz gero, errealitate paralelo desberdinak sortzen dituzula. Beste batzuk, guztiak aurrez ezarrita dagoela mantentzen dute. Niri, adibidez, The Invisbles-eko Grant Morrisonek duen kontzepzioa asko interesatzen zait. Tipo honek esperientzia garrantzitsu bat izan zuen. Aluzinogeno asko hartu izan ditu eta azken hau aluzinazio bat izan ez dela mantentzen du, baizik eta azaldu ezin dezakeen beste gauza bat. Bere burua espazio-denbora lerrotik kanpo ikusi zuen eta unibertsoa zer den ikusi ahal izan zuen. Hau, denboraz eta espazioaz osatutako zerbait dela esaten du, banaezina den gauza bakarra izango balitz bezala. Guretzat denbora norabide bakarrean doa, baina Morrisonentzat denbora eta espazioa gauza bera dira, eta lehenengoak ez du norabide bakarra eta moldeatu daiteken zerbait da. Honen ondoren, teoria bat bota zuen, non aztiak unibertsoaren emaginak diren eta bakoitzak unibertso bat moldeatzen duen. Azti bakoitza bere unibertsoaz arduratzen da, bakoitza modu sano batetan hazi dadin.
Orain bi aste Grant Morrisonen The Invisibles-en lehen alea eskuratu nuen eta ordutik obsesionatuta nauka. Gaur, elkar ezagutu dugu eta honi buruz ari gara hitz egiten. Zer mantentzen du Kaosaren Magiak kasualitateen inguruan? Existitzen al dira?
Oso gai interesagarria da hori, zuk ematen diozun ikuspuntuaren araberakoa da. Adibidez, Jung-en inkonsziente kolektiboaren teoria daukagu, non, horren arabera, unibertso osoa lotuta dagoen, gizaki guztiak lotuta gauden. Modu horretan ulertzen baduzu, ikusiko duzu ezer ez dela ausazkoa. Ikuspuntu psikologikoago bat ematen badiozu, kasualitateek zuk zure mundua nola gestionatzen duzun esaten dizute: nolako loturak egiten dituzun, nolako konekzioak sortzen dituzun zure buruan. Kaosaren Magiarekin hasten zarenean, “kasualitate” asko ematen hasten dira, edo zuk horrela ikusten duzu, eta askotan zure eskema mentalak ezin ditu azaldu.
Baina zuk sortu ditzazkezu kasualitateak, edo behintzat azalpen arrazional bat eman ahal diezu.
Bai, egoera eskuetatik joaten zaizun arte eta azalpenik eman ezin diozun arte. Errito hauek burutzean memeloaren egiten ari zara, sinplifikatzeko. Sinbolo desberdinak eta ekintzak elkartzen dituzu, antzerki bat egiten ari zara. Orduan zure burua barregarri ikusten duzu, baina bapatean zure arrazoitik kanpo dagoen “kasualitate” bat ematen da.
Erritualak ere, suposatzen dut, ez direla finkatuta egongo, askatasun handia egongo dela.
Zuk asuntoa nahi duzun moduan egiten duzu. Patroi batzuk daude, grimorioak, tradizio desberdinak,… baina azkenean zuk nahi duzun moduan burutzen duzu. Kaosaren Magiak honela funtzionatzen du: zuk interesatzen zaizuna hartzen duzu, ikertzen duzu, teknikak ikasten dituzu eta nahi duzun erara erabiltzen dituzu, inolako paradigma definitiborik ezarri gabe.
Antolatu dituzuen jardunaldietan zer eskeintzen duzue?
Jardunaldi irekiak ostegunean izango dira, gero, asteburuan, taldearen jardunaldi pribatuak burutuko ditugu, non taldearen bilera ospatuko dugun. Bilera burutzeko Izar Beltz Ateneoa eskatu genuenez, ondo iruditu zitzaigun gure aldetik zeozer eskeintzea, hemengo jendearekin zerbait partekatzea eta gure burua aurkeztea. Lau hitzaldi-tailer antolatu ditugu. Horietako hiru ingalaterratik etorritako aztiek eskeiniko dituzte eta azkenengoa nik neuk eskeiniko dut. Hiru teknikari buruz hitz egingo dute eta laugarrenak magiaren eta bizitzaren arteko harremana izango du ardatz.
Sigiloei buruz hitz egingo duzue, zer garrantzia dute Kaosaren Magiaren barruan?
Oso garrantzitsua da, funtzionatzen dion jendearentzat oso teknika eraginkorra delako. Adimenak dituen kontraesanak gainditzeko balio du. Imagina ezazu zuk magiaren bitartez dirua lortu nahi duzula, baina orduan zalantza etikoak sortzen zaizkizu, baita autoestimaren zerikusia daukatenak ere, oztopoak jarri ahal dizkizutenak. Dirua nahi baduzu, baina ez bada sistema kapitalistaren barruan funtzionatzeko, orduan ez du funtzionatuko. Oztopo hori gainditzen baduzu, beste oztopo batuzk sortuko zaizkizu. Benetan behar dut? Merezi dut? Nahi duzuna lortzen oztopatzen dizuten gauzak dira. Sigiloarekin zure nahiak modu ezplizitoenean adierazten dituzu. Gero, irudi horren esanahaia ahazten saiatu beharko zara eta, behin ahaztuta, berreskuratu eta kargatu beharko dituzu, zure inkonszientearen barruan sartu, funtzionatu dezank.
Kaosaren Magia zer egoeratan aurkitzen da? Azkenaldian nolabaiteko revival edo gorakada egon da okultismoaren inguruan, honek nolabaiteko eragina izan du?
Bai, orain modan dago, guztiz. Zerbait modan jartzen denean, soilik gainazalekoa ikusten da. Magia erakargarria da, estetikoki, eta askotan horretara soilik mugatzen da. Beste alde batetik, modan egotea ere ona da. Horri esker, jende gehiagok izango du aukera mundu honetara hurbiltzeko, informazio erabilgarria lortzeko. Moda horren ondorioz guzti hau indarra hartzen ari da.

- hamarkadan sortzen bada ere, aurreko garaietako irakurpen kritikoa egiten duela uste dut, bereziki aurreko hamarkadako gorakada okultista eta espiritistarekiko.

[ http://www.barnezine.com/2015/04/21/magia-eta-kaosa-bilboko-izar-beltz-ateneoan/ gunetik hartua ]
No hay comentarios:
Publicar un comentario