LIBURU eta EZTABAIDA ANTIAUTORITARIOAREN TOPAKETA (Gazteiz. Ekainak 7-8)

“Liburu eta eztabaida antiautoritarioaren III. Topaketa Gasteiz 2014” hau antolatzeko, ikuspuntu antiautoritarioaren inguruan elkartu garen zenbait pertsona ezberdin batu gara.
Gure helburu nagusia eztabaida eta pentsamendu kritikoaren garapena hedatu dezakeen esparru bat baliabidetzea da, inguratzen gaituen errealitatea ulertzeko eta bere aurrean erreakzionatu ahal izateko.
Materiale antiautoritarioen argitarapen, produkzio eta banaketa eztabaidarekin batuko da formato ezberdinetan -hitzaldiak, mahai inguruak-, topaketaren testuinguruan proposatutako gaietan sakontzeko aukera eskeiniz.
Ekainaren 7 eta 8an Brullerias enparantzan espero zaituztegu. Euria izatekotan banatzileen topaketa eta hitzaldiak Gaztetxean izango dira. 
 
EKAINAK 7, LARUNBATA
11:00-13.30  Herri mugimendua eta Autonomia Euskal Herrian.
Jtxo Estebaranz, (idazlea) eta Marta Luxan. (Joxemi Zumalabe).
Zer ulertzen dugu autonomiaren inguruan? Zer nolako eragina dauka gaur egun Euskal Herriko kaletan? Posiblea al da gaur egun?
Alde batetik Jtxo Estebaranz-ek azkenego 25 urteko mogimendu autonomoen ibilbideaz hausnartzeko aukera eskeintzen digu. Marta Luxan-ek bestalde, ekintza militantearen proposamen, proiekzio eta demak ikertuko ditu. Hemendik aurrera, denon artean erantzunak bilatuko ditugu.
13.30-16.00 Bazkaria eta solasaldia
16.00-18.00 Espetxeak sutan, COPEletik FIESetara
Daniel Pont Martin (COPEleko preso ohia)eta Javier Ávila Navas (APREeta FIES presoa)
Ohiko presoak izendatutako presoek burututako kartzela sistemaren kontrako burrukak, garai postfrankista eta demokratikoan zehar garatutako kartzela politikak zalatzeko abiapuntua izan dira. Burruka horretan partehartu zutenen eskutik, garaiko politika kartzelarioa ulertzeko aukera emango digun testigantza izango dugu.
Iraganean gartzela erraldoiaren kontra nola burrukatu izan den jakiteak, gaur egungo estrategia diseinatzen lagundu dezake. Kartzelaren kontrako burrukan hausnarketa kolektiboaren beharra ikusten dugu.
18.00 Zigor Kodea eta Hiri Segurtasunerako Legea
Bilboko Salhaketako kide eta Gasteizko Eleak-ren kide baten eskutik
Zigor Kode berriak eta Hiri Segurtasunerako Legea giza mogimendu eta erreboltaren kontrako gerra abiarazi du.
Lege berri hauek sistemaren kontrako edozein ekintza zigortu nahi dute, baita pentsamenduak soilik badira ere. Frankismoaren legeak baino errepresiboak dira izan ere. Egoera honen aurrean burrukatzea dago soilik.
20.30  Kontzertuak Gaztetxean, hurrengo taldekin:
Los Señora
Hurmurao
Garraxika



EKAINAK 8, IGANDEA
11.0       Antisikiatriaren inguruko gogoetak,
Guillermo Renduelesen eskutik
 
Sikiatria gizarte modernoen egunerokoan azaltzen zaigu gero eta maizago. Merkantzia, indibidualtasuna eta ezberdintasuna nagusi diren gure gizarte honetan hain zuzen ere.
Sikiatria tradizionalaren ildoa jarraituz, adierazitako balore hauek gizabanakoak “burutik gaixotzat” sailkatzera eramaten dute gero eta gehiago.  Antisikiatria, sikiatria tradizionalaren kontrako mugimendu bat bezala sortzen da, eta ikuspuntu berriak eskeintzen dizkigu gizabanakoaren buru egoera, gizartea orokorrean eta “burutik gaixo” deitzen den horri beste era batean ulertu ahal izateko.  Gillermo Renduelesek, sikiatra asturiarrak, gai honen inguruan zenbait galdera erantzuten lagunduko digu eta hain ezezaguna den mugimendu honetan murgiltzen lagunduko digu ere.
16.00  Erresistentzia gure auzoetan
 Gamonaleko auzokideeneta Egin Aiyuren eskutik
Azkenengo garaietan, zenbait auzoetan auzotik antolatutako burruka esperentziak bizi izaten ari dira. Esperientzia antagoniko eta autoantolatutako hauen bitartez, konfliktoak eta erronkak tratatzen ari dira, auzo mogimendu klasikoen jokaerak zalantzan jartzeaz aparte, gertuko eremutik, kapitalaren klase politikoak sortutako auzo laborategien kontrako erresistentzia planteamenduak eskeintzen dutenak ere.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario