Galderek kontaketa baldintzatzen dute

Galderek kontaketa baldintzatzen dute

Agenda Confederal, 19zkia (2017ko Ekaina, lenenego hamabostaldia) argitaratutakoa

Galderek kontaketa baldintzatzen dute

Fernando Luengo, Madrilgo Konplutenseko irakaslea http://bit.ly/2s3MFdd

Ze baldintzapean ematen dira enplegu osoa eta ekonomia oreka? Unibertsitateetan nagusia den pentsamendu neoklasikoaren galdera honek, kapitalismoan enplegu osoa ematea posible dela aurretik jakintzat ematen du; baita eskari eta eskaintzaren ahalmenek mugarik gabe jarduten dutenean, lan eskaintza guztia xurgatzeko gai direla. Hots, existituko litzatekeen langabezi bakarra “hautazko desenplegua” izango litzateke, hau da, lan egin nahi ez dutenen desenplegua.
20170601_ekonomia


Langabezia zegatik irauten du eta denboran zehar mantentzen da? Galdera honek aurrekoaren beste ikuspuntu batetik arazo beran begirada jartzen du. Ekonomia neoklasikoaren alegiazko mundutik kanpo eta ebidentzia enpirikoa kontutan hartuz, langabezia dinamika kapitalistaren funtsezko elementua izan da historia guztian zehar eta hortaz, merkatuek ez dute enplegu osoko egoera sortzen. Langabezia ez da “hautazkoa”, derrigorrezkoa baizik, sistema ekonomikoak lan eskaria eta eskaintza orekatzeko lanpostu nahikoak sortzen ez dituelako. Baldintza hauetan, teoria ekonomikoa garrantzia duten gaietaz arduratzea eta errealitatetik urrun dauden eredu ekonomikoen mugetatik harago joan nahi badugu, langabeziaren arrazoiak zeintzuk diren argitzea beharrezkoa da. Ekonomista kritikoen ikuspegia berreskuratuz, arazo honen erdigunea kapitalismoaren metatze eta esleipen prozesuak baitira.
Lan arloan planteatzen diren proposamenen aurrean, bi galderek teoria eta politika ekonomiko planteamendu erabat ezberdinak eskaintzen dituzte.

[ https://autogestioa.wordpress.com/2017/08/07/galderek-kontaketa-baldintzatzen-dute/#more-1417 webgunetik hartua ]

No hay comentarios:

Publicar un comentario