Autonomia komunalak ekoizpen esparru guztiak hartzen ditu beregain. Pentsamendua esparru horietako bat da, eta Kapitalak eta Estatuek giltzapean daukate euren institutu, fakultate eta ikerketa zentruetan. Nahimen pentsamenduaren kolektibizaziorako estrategien eragile eta zabaltzaile da, herritar autonomoen aldetik emandako ekoizpen espazio horren birjabetza bultzatzeko proiektua. Gure aldizkariak Euskal Herri mailan botere herritar autonomo bat, hau da, autonomia komunala eraikitzea du helburu.
Aldizkarian hausnarketa teorikoak, dokumentu politiko-estrategikoak, gertaera edo mugimendu historiko berezien adierazpenak, erreportaiak, testu esanguratsuen itzulpenak eta liburuen erreseñak azalduko dira. Aldizkariaren maiztasuna ez da derrigorrez mantendu beharko, aleak edukinen garapenaren arabera kaleratuko beitira.

NAHIMEN, 2015 - II
Bigarren alea "Merkatutik atera" eztabaida taldeak bi hizkuntzatan plazaratzen duen dokumentu politikoarekin hasten da. Horrez gain, jaia eta borrokaren arteko problematikaren analisi bat, soziologia historikoa eta jabetzaren teoria modernoari buruzko bi libururen erreseñak eta artikulu teoriko batzuk aurkituko dira bertan.
NAHIMEN, 2015 - I
Aldizkariaren lehenengo ale honetan, lana eta balioaren arteko erlazioaz, Italiako mugimendu autonomoez 1960-1978 bitartean, merkatutik ateratzeko estrategiez, Ortuondoko autogestio-proiektuaz, soldatapeko lanaz eta kapitalaz arituko gara, besteak beste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario