ZINEMALDI ALTERNATIBOA 6 (+2)
Hiriak erronka handiustekoa aitortu dio Donostiari 2016 honetan: elkarrekin bizitzea. Eta “elkarrekin bizitzea zuk eta nik bat egitean sortzen dugun espazioa” omen da, ezberdin bizi, pentsatu, ezberdin izanagatik “proiektu komunetan murgiltzea”. Eta elkarrekin bizitzeko tresnatzat aurkeztu digute Kultura deitu duten zera hori.
Hiriak “leku zoragarriak” dira, dudarik ez dugu. Hirian interesak nahastu egiten dira, topikoak hausten dira maiz. Baserritarrek, esaterako, hirian ospatzen dute beren festa nagusia. Hirian ospatzen dira abuztuko udatiarren festak eta “euskaldun kutxukoak” irailean, eta bi ospakizun hauek antolatzen dute uda sasoian festa-egutegia. Irailean ospatzen ditugu Euskal Jaiak, eta baita Zinemaldia. Eta elkar bizitza litzateke festa hauek nork bere erara ospatu ahal izatea; askotariko herritarrak biltzen dituelako baita hiria zoragarria.
Hain da “polita hiria”, bertako “kultura zoragarria” eta gaitz guztiak osatuko dituen miraria…ahaztu egin dugu hiria guda-leku ere badela. Gatazkak sortzen diren eta sortzen dituen eremua. Nahastu bezala, hirian interesak bata besteari gailendu ere egiten zaizkiolako. Elkarrekin bizi ahal izateko lehenengo baldintzaren arabera, bakoitzaren libertatea bestearen libertatea hasten den lekuan amaitzen da. Praktikan, ordea, ahulen libertatea murriztuz zabaldu da boteretsuaren libertatea. Hiriak azalean ditu antagonismoak, ikusi nahi duenarentzat ikusgai zapaldu eta zapaltzaileak. Goikoa eta behekoa. Betiko kontuak…
Zortzigarrena dugu aurtengoa, eta bi edizioz salbu (2006an Parte Zaharrean lehena, eta 2014an Txantxarreka eta Itsasgain espazio autogestionatuetan), Groseko Kortxoenea Gaztetxean ospatu izan dugu Zinemaldi Alternatiboa. Honegatik 6(+2) adiera, iragan urteetan “(+1)” erabili izan da adierazteko lehen edizio hura salbu gainontzekoak Kortxoeneako lagunek antolatu dituztela. Behinola Kortxoenea izandakoa, hondakindegia da orain, hutsa eta hautsa. Ahal eta boterea duenak, goikoak erabakitzen duelako hirian. Besteok men eta onarpen, elkar bizitzaren mesedetan, beti.
Eta elkar bizitzaren izenean, mozal legea baliaturik joan den Maiatzak 1ean Donostiako kaian eginiko ekimenaren ondotik isun bana ezarri diete kolektiboko bost kideri. Gipuzkoa “mozal legerik gabeko lurralde” izendatu duten berberak dira herritarroi mozal legea baliatuz elkarbizitza zer den erakustera beren polizia bidaltzen dutenak.
Aldakorra da izenordaintzat erabiltzen dugun “gu” hori. Ni “gu” askotako partaide naizen era berean zara zu aldi berean “gu” askoren parte, edo “gara”. Gutasun horien bidez heltzen da bat bere horretatik harreman konplexuetara, eta hori bera ahalbideratzen duelako maite dugu errealitate konplexua den hiria. Subjektu kolektiboak eragin ditzake hiriak. Eta subjektuok elkar bizi daitezen beharrezkoa dute elkar ezagutzea, batak bestea eta hangoa aintzat hartzea, aginte bakarraren azpiko ez bihurtzeko.
Kulturak direlako, pluralean, eta ez kultura, ospatuko dugu zortzigarrenez bestelako Zinemaldia. Eta oroituko dugu Kortxoenea, nagusitu denaren omenez borratzen direlako historia liburuetan posibilitate izan zirenak. Memoriarekin jasoko dugu historiak, kulturak eta elkar bizitzak borratu asmo duena. Justizia eta aukera berdintasunik gabe elkar bizitza zapalduarekiko ezaxola estaltzeko iragarkia besterik ez dela ahantzi ez dezagun.
Donostia $aldu ta Suntsitu
EGITARAUA
IRAILAK 19 astelehena 19:00etan.
Nicolas Burlauden La fête est finie dokumentala + “Kultur hiriburutza eta hiri eredua” solasaldia.
NON: Parte Zaharreko Arrano Beltza elkartea 19:00ak.
2013an Europako Kultur Hiriburu izendatu zuten Marseille (Frantzia). Honek, aurretiaz hiria bizitzen ari zen zenbait eraldaketa urbanistiko eta sozial izugarri azkartzea ekarri zuen. Askotariko bortizkeriak eta hondeamakinek erresistentziak eta kontrakotasunak eragin zituzten. Festak, ordea, herritarren harritasun eta blokeatzea izan zuen ondorio. Eraso ezina eta ezin zalantzan jartzekoa da festa, izaera kasik erlijiosoa hartzen duen bere zentzu kulturalarekin. Ez beste aukerarik egon, festaren parte izan, parte hartu…edo isilik geratu.
http://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2015-12-15/hiriak_lehian_dira_elkarren_aurka.htm
http://lafeteestfinie.primitivi.org/
IRAILAK 20 asteartea 19:00etan
Kote Camacho laburmetrail egilearen “La Gran Carrera” (2010), “Elkartea” (2013) eta “Don Miguel” (2014) laburmetraiak + solasaldia Koterekin.
NON: Kaxilda liburu denda (Amara).
Hiru lanek komunean dute gaia: dirua. Proiekzioen ondorengo solasaldian lan hauei buruzko nondik norakoak eta hauk egiteko motibazioak Kultur Hiriburutzarekin duten loturaz hitz egingo digu egileak.
IRAILAK 21 asteazkena 19:00etan
Iratxe Mediavillaren “Gizon berrien hitzak” dokumentala + solasaldia Iratxerekin.
NON: Firestone lantegi berreskuratuan (Añorga).
Ikus-entzunezko lana da, bi film laburrek osatua (bat euskaraz eta bat gaztelaniaz), eta guztira 7 minutu irauten du film bakoitzak. Berauen bitartez, indarkeria sexistaren, matxismoaren eta menperakuntza maskulinoaren inguruko sentsibilizazioa eragin nahi dugu.
70 gizon bildu ditugu, adin, etnia, kultura, jatorri, lanbide eta hizkuntza desberdinak dituztenak, baina guztiak bizi dira Euskal Herrian. Horietako asko ezagunak dira zein bere arloan: kultura, musika, zinema edo kirola.
Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialak sustatu du, Piper Txuriak-en laguntzarekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Emakundearen finantzaketa jaso du.
IRAILAK 22 osteguna 19:00etan
Patxi Egiluzen “Zerrauts ogia” (Eguzki Bideoak) dokumentala + Solasaldia Patxirekin
NON: Letaman Gaztetxea (Intxaurrondo)
Dokumentalak frankismoan egindako lehen grebak aurkezten dizkigu, 1947 eta 1951 bitartekoak, eta bertan uztartzen dira lan protesta horien protagonisten eta horiek ikertu dituzten historialarien testigantzak. Grebak aztertu aurretik diktadurako lehen urteotako bizitza baldintza latzak azaltzen dira, autarkia eta errazionamenduaren garaian.
Ondoren protesta uhin horren eszenatokiak azaltzen dira. Hasteko, 1946an Manresako oihalgintzako greba, eta horren ostean Bizkaiko 1947ko greba orokorra, 1951ko Bartzelonako tranbien greba, eta Iru–eko lehen greba, 1951an.
Horietan guztietan emakumeen protagonismoa oso nabaria da, eta protesten arrazoiak ere agerikoak ziren: diktaduraren askatasun falta eta lan zein bizitza baldintza bidegabeak.
IRAILAK 23 ostirala 21:00etan
“Le dernier continent” Notre Dame Des Landeseko ZAD-ari buruzko dokumentala
NON : Uliako Lore Baratzak
ZAD gune sutsua bilakatu da azken hamarkadan, baina aireportu baten kontrako borroka baino askoz gehiago bilakatu da bertan diren ehunka biztanle aktibistentzat. Kapitalismotik kanpoko bizitza eredu baten hazia da, elkartasunean eta auto-kudeaketan. Nola gauzatzen dute bizimodu hori?
https://es.wikipedia.org/wiki/Zone_%C3%80_D%C3%A9fendre
IRAILAK 24 larunbata 19:00etan
DSS2016.EU Kultura Hiriburua gaitzat hartuta aurkeztu diren lanen proiekzioa eta PERU kantautorearen musika saioa.
NON: Txantxarreka Gaztetxea (Antiguo).
Donostiako Kultur Hiriburua. Zinemaldi Alternatiboaren aurtengo edizio honetan DSS2016.EU egitasmoak iradokitzen dizuna hitzik gabeko filmaketa baten bidez gurekin konpartitzeko dei egiten dizugu. Lanek ez dute luzera mugarik ez eta bestelako baldintzarik, salbu aipatu bezala, hitzik gabekoak behar dutela izan.
Lanak ostirala 23rako saldutasuntsitu@gmail.com helbidera bidali behar dira, emailez edo pisuak ez badu uzten Wetransfer bidez.
Proiekzioen ostean kantautore eta musikariekin saioa izango dugu

Euskara ikasi behar dut. Agurrak!
ResponderEliminar