Zelan masturbatzen gara euskaldunok?
Xabier Mendigurenek bota zuen galdera joan zen astean: ea zelan esaten diogun euskaldunok emakumeen masturbazioari. Kaixomaitia blogean ere atera zuten gaia, eta Twitterren agertu ziren zenbait forma (besteak beste, Xabier Mendigurenek berak proposatutako "tinbrea jo". Guk ere baditugu beste batzuk bilduta Gazte Gara Gazte proiektuko hiztegian, besteak beste, panderoa jo, txipiroia garbitu edo sagua klikatu. Eta zuk, nola esaten duzu?
Ez zaigu hain arraroa egiten gizonezkoen masturbazioa adierazteko hitzak entzutea. Berba edo esamolde desberdin ugari erabiltzen dira, gainera: kanpaia jo, erruberan egin, idiarena jo... Forma ohikoenez gain, beste zenbait ere bildu ditugu gazteen artean: partxisean aritu, santa ageda kantatu... Esamolde generikoagoak ere badaude, jakina, astindu edo eragin modukoak.
Baina emakumeenari zelan esaten zaio? Galdera horixe bota zuen Xabier Mendigurenek aurrekoan. Jaso zituen zenbait erantzun twitter bidez. Horietako batzuk bilduta ditugu Gazte Gara Gazte proiektuko hiztegian ere: txipiroia garbitu, panderoa jo, sagua klikatu,... eta baita askoz generikoago diren batzuk ere, atzamarrakin ibili, (be)hatzak sartu, eta abar.
Larru-jotze kontuei dagokienez ere, hainbat izen bildu ditugu, noski: jo, busti, txortan egin, txolan egin, txakilletan egin...
Sexu kontuen inguruko hitz eta esamolde guztiak Amodioa eta Sexua atalean aurki daitezke. Baina Gazte Gara Gazte proiektuko hiztegiak baditu beste atal batzuk ere: Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa, Irainak eta gaizki-esateak, Ezaugarri fisikoekin lotutakoak...
Hiztegi hau Euskal Herri osoko hainbat gazteren ekarpenekin osatu dugu, aurrez argitaratutako zenbait hiztegiren laginak ere baliatuz. Eta ekarpenak jasotzeko prestatu dugu, hain zuzen ere, gazteen ahotan dabiltzan berba eta esamoldeak bildu nahi ditugulako. Lagun arteko hizkera, hiztegi ez formala; inork inoiz Berbeta Beroa bezala bataiatu zuen hura.
Zuk ere ekarpenik egin nahi? Bota, bota. Zelan esaten diozue zuen kuadrillan?
[Ahotsak Euskal Herriko Hizkera eta Ondarearen alde lan egiten duten kolektibokoen webgunetik hartua]
No hay comentarios:
Publicar un comentario