SUICIDIO AUTONOMO + TEKNOANDEREAREN ESPAZIOA + EKINTZA ZUZENA

[ MASUSTAK liburutegi askearen gunetik hartu dizkiNat ondorengo fanzine-aldizkari-irratsaio gomendio eta aipamenak / las siguientes explicaciones han sido cogidas del sitio web de la biblioteca libre MASUSTAK ]

 

[ Suicidio Autonomo ]

SUICIDIO AUTONOMO aldizkaria 

SUICIDIO AUTONOMO aldizkaria ezagutu niNanean baden beste mundu bat ere ezagutu niNan. Mundu zaila baina egiazkoa, gai gordin hau jorratzen zuena modu ez pornografiko batetan, bere osotasunean bizi izan ziNaten pertsona ezezagun eta ezagunagoen pasarte eta artearen bitartez ...

Ikusi eta irakurri nahi baduNK hemen daukaNK bertsio digitala eta gurean berriz paperezko bertsioa zegoNK. Daukaguna 2. alea duNK, inoiz aurkitu ezin izan diNagun lehenengo bat ere izan huNan.

Suicidio Autónomo fanzine

[ Teknoanderearen Espazioa ]

TEKNOANDEREAREN ESPAZIOA Irratsaioa
 
Isaac Asimov zientzilari eta zientzia fikzio idazle famatuak esaldi bat esan ziNan duela urte mordoa...  “Gertaera bat ukatzea munduko gauzarik errazena duNK. Jende askok egin ohi diNK, baina gertaerak gertaera izaten jarraitzen diNK”. Esaldi honekin has gaitezke Teknoanderearen Espazioa izeneko irratsaioa definitzen. Teknologia, zientzia eta jakintzen gaia jorratzen diNate eta gertaerek gertaera izaten jarraitzeko gogoa diteNK baina ahal bada ezagutza jendearengana iritsiz, ondoren jendeak berak ikusiko diNK gertaera hauek ukatu edo ez, borrokatu edo ez, ez kontsumitu edo kontsumitu, arbuiatu edo alde egin... Hemen zioazteNK Teknoandereak eta bere lagunak Kkinzona irrati librean burututako orain arteko irratsaio den denak. 

http://teknoanderea.wordpress.com

-Teknoanderearen Espazioa (16) NANOTEKNOLOGIA eta NANOZIENTZIA / -T. E. (15) HARDWARE ASKEA eta ARDUINO / -T. E.(14) ENERGIA BERRIZTAGARRIAK eta PEAK OIL / -T. E. (13) FRACKING / -T. E.(12) PETROLIOAREN GAINBEHERA / -T. E. (11) BASOA eta BIODIBERTSITATEA / -T. E. (10) GPS-a eta GALILEO / -T. E. (9) KARBONO 14 ETA DATAZIOA / -T. E. (8) UBUNTU ETA BACKTRACK / -T. E. (7) INTERNET ETA INGURUMENA / -T. E. (6) INTERNETEKO SEGURTASUNA / -T. E. (5) ZENTRAL NUKLEARREN ERAUSTEA / -T. E. (4) ADIMEN ARTIFIZIALA / -T. E. (3) HARIRIK GABEKO KONEXIOAK / -T. E. (2) ELEKTRIZITATEAREN EKOIZPENA / -T. E. (1) SISTEMA ERAGILEAK


[ Ekintza Zuzena ]

EKINTZA ZUZENA aldizkaria

Ekintza Zuzena aldizkaria, batzuentzat oraindik fanzinea dena, euskal herrietako eta munduko gai antiautoritarioa jorratzen duen paper bilduma duNK, beti ere ideiak ikuspuntu anarkistatik zabaltzen dizkiNK, gehien bat gazteleraz idatziak. Gai hauen inguruan ziurrenera burutzen den aldizkaririk interesgarrienetakoa duNK E.Z. Bilbo aldeko hauek lehen alea atera ziNatenetik hamarkada batzuk igaro diren hontan ongietorri ale berriari!

http://www.nodo50.org/ekintza/

Momentuan ale berriena den 42.aren testuak ez zeudeNK sarean eta fisikoki ez zaukaNagu MASUSTAK liburutegi askean baina ondorengo zenbaki hauetatik mordoa zaukazNagu, 41, 40, 39, 38, 37, 36, 35, 34, 33, 32, 31, 30, 29, 28, 27, 26, 25, 24, 23, 22, 21, 20, 19, 18...

No hay comentarios:

Publicar un comentario