INTERESATZEN ZAIZKIDANAK (Pako Aristi)

INTERESATZEN ZAIZKIDANAK         Pako Aristi , 2003  Txalaparta-tobera, Resurrección María Azkueren Euskalerriaren Yakintzako irudi batean  Politikatik esaten ez diren gauzak
interesatzen zaizkit.
Militantziatik egiten ez direnak.
Historiatik iragana faltsutzeko tresnak.
Oroimenetik iragana berreraikitzeko ahalmena.
Erlijiotik munduaren sorrera
kontatzen duten ipuinak.
Ipuinetatik elurra eta tximiniak
interesatzen zaizkit.
Ahozko literaturatik irudiak.
Zientziatik etorkizunerako promesak.
Filosofiatik gizona biluzik ez lagatzeko
ahalegin noblea.
Musikatik malenkonia
eta geografiatik mendi eta haranen izenak.
Horiek guztiak nahastuz
osatu dut poesia
deitzen dudan jakinduria umil hau.

[ Basquepoetry.eus webgunetik hartuta ]

No hay comentarios:

Publicar un comentario