KONTU LEPO + COTARRO + TODO POR HACER

[ MASUSTAK liburutegi askearen gunetik hartu dizkiNat ondorengo fanzine-aldizkari-irratsaio gomendio eta aipamenak / las siguientes explicaciones han sido cogidas del sitio web de la biblioteca libre MASUSTAK ]  

[ Kontu Lepo ]

KONTU LEPO fanzinea 

Kontu Lepo fanzinearen azkeneko alea izan huNana hemen zegoNK, nahi duenak irakurtzeko moduan. Gai sozial eta kulturalak jorratu zizkiNan gaztetxeko zenbaitek burutu ziNaten fanzine txukun hontan. MASUSTAKen ale denak zauzkaNagu.



Ondorenguek´e pantallie pegaute irakurtzeko moduen zeudeNK... 13.alie , 12. alie , 10. alie eta 8. alie

[ Cotarro ]

COTARRO fanzinearen 7. zenbakia
 COTARRO 7. zenbakia
      COTARRO fanzineak 10 ale izango dizkiNK eta zenbaki hortara iristean proiektua amaitutzat emango diNK bere egileak, ale hau 7.a duNK. Zuri beltzean egindako fanzine honen (gehiengoa horrela izan ohi duNK) zenbaki bakoitzak 100 ale zenbatuak dizkiNK. Gai kulturala, soziala eta jakintza, denak modu oso sinple batetan biltzen dizkiNK, argazkia + testua, argazkia + testua, argazkia + testua... ea hau irakurtzen diNan edonori bere fanzinea egitea bururatzen zaion, zergatik ez? 
     Masustak liburutegi askean paperean zauzkaNagu fanzinearen ale gehienak, badakiNK non gauden, badakiNK non dauden...

[ Todo por Hacer ]

TODO POR HACER aldizkaria

Todo por Hacer aldizkariagandik diNagun urruntasun geografikoak (Madrilekoak dituNK) ez ziguNK ahaztu arazi behar lege berdinenpean gaudela eta antzeko borrokak burutu daitezkela askapenaren (benetakoaren, ez antzerkiaren) bidean...

Dohainik banatzen diNaten hilabekarian, otsaileko eta urtarrilekoan gai hauetaz idatzi diNate (papera ikutuz, fisikoki irakurri ahal izateko beste ale batzuk bazauzkaNagu Masustak liburutei askien): Atentatuak, beldurra eta arrazakeria, patenteak eta farmazeutikak, ikasle mugimendua, Pandora operazioa, etxe-kaleratzeen aurkako borroko iraultzailea, edertasun kanona, Rojavarekin (Kurdistan) elkartasuna, `mozal legea´, laneko borrokak, Greziako medikuntza-asistentziaren autogestioa, Nikos Romanósen berri, Eric Garnerretik Malcolm X-era testutxoa, lur komunalen lapurreta, hipsterren aurka eta denonaren alde, liburuen eta aldizkarien gomendioa (Argelaga aldizkari gomendagarriarena besteak beste), irratsaioak, proiektu iraunkorrak, dokumentala,...

portadaFebrero  portada_enero
(Irakurri nahi baduNK zapaldu irudiei)

No hay comentarios:

Publicar un comentario