Gaurko honetan Ogrue(Iñaki Segurola) izan dugu gurean hileko lehenego asteazkenero lez. Berriketa serioa bezain indartsua izan da, bapatekoa baina aktuala eta norbaitentzat difusoa izan arren klaridadien hitzeindakoa “geure ustez”. Niña Koyote eta Chico Tornadoren musikaz hornitua. Entzun lasai!
Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.
Ez ditugu orain arte monografiko asko egin, ez delako batere erraza hardcore taldeena ez bada behintzat (Rouse edo Los Crudos-en monografikoak egin genituen bere garaian). Oraingo honetan pop musikaren eta “fan” fenomenoaren aitzindariak bezala ezagunak diren The Beatles taldeari eskaini diogu irratsaio osoa, beraien kantuez osatu dugu, Sarah Vaughan, Kanye West eta Manolo Kabezabolo-ren hiru moldaketaz lagunduta.
Aste honetako saioan! Erditzearen inguruko artikulu, liburu, bertsoak izan ditugu hizpide. Sentitu-Pentsatu-Egin liburua, gomendio literarioa: Nola daztatu ilargia! eta FGuraso.comeko Aizpearekin kolaborazioa. Guztia Halabedi irratiak kaleratutako bildumako musikaz lagundua!!
Arrats hün, gaürküan Maülialat hürbildü gia!
Gainera, Gauzaren Gauzak sekzioa eta bertsoirratinobelaren 3. atala.
ENTZUN ETA GOZATU!
Gainera, Gauzaren Gauzak sekzioa eta bertsoirratinobelaren 3. atala.
ENTZUN ETA GOZATU!
GORA ETA BEHERA (177. irratsaioa). Joseba Sarrionandiaren -Izkiriatzea eta dogmatismoa, +Geozentrismoaren inguruan, +Franz Kafka eta umea, +Zer den esperantza (Ni ez naiz hemengoa liburutik hartuak), Durangoko Azoka Alternatiboan izango dituNan ekintzak eta Liberando el Corazón eta The Bluelivers taldeen abestiak jarri dizkiNat gaurkoan.
-PRODUCTO INTERIOR BRUTO -> Ponte como quieras [sarrera]+
-THE BLUELIVERS (Azkottiarrok auzolanien). 6. Isi. +
-LIBERANDO EL CORAZON (-). 4. Corre. +
-LIBERANDO EL CORAZON (-). 3. Contra los reformatorios. +
-LIBERANDO EL CORAZON (-). 6. Gritan las piedras.
-LIBERANDO EL CORAZON (-). 1. Ni un dia sin música.
-LIBERANDO EL CORAZON (-). 5. Educación.
-LIBERANDO EL CORAZON (-). 15. Despedida.
-THE BLUELIVERS (Azkottiarrok auzolanien). 7. Bidegurutzean. +
-.-
GORA ETA BEHERA (177. irratsaioa) – Jaitsi nahi baduNK zapaldu estekari!!
-.-
G.E.B. (177. irratsaioa) Entzun nahi baduNK eman beheko estekari:
http://www.ivoox.com/gora-eta-behera-177-liberando-corazon-audios-mp3_rf_2591021_1.HTML
Xauen bidaiak eramaten duen Alberto etorri zaigu oraingoan Radixu irratira. Bizikletaz pedaleatzen Afrika Beltza ezagutzeko asmoa daukagu; Senegal hain zuzen ere, eta konkretuki Casamance eskualdea.
Africa den bezala ezagutzeko aukera paregabea bizi nahi dugu intentsitate handiko bidaia honetan.
Bizikletaz abiatzeak hango bide, bidexka, bidezidor, errepide eta hondartzetatik ibiltzeko aukera ezberdin eta kontraste handikoak eskainiko digu. Batzuetan sekulako lasaitasun ederra izango dugularik inguruan paisaia ikusgarriarekin batera, bestetan ordea, hirietan eta oihanean, jendearen iskanbila eta musikaren erritmo bizia eta alaia izango dugu gure artean.
Bertako herri txikitan musika eta erritmo bizia beti present izango dugu eta baita bertako biztanleen adiskidetasuna ere.
Djola herriak erakutsiko digu bertako biztanleen bizimodu berezia, ohiturak, erritualak eta tradizioak Campements Vilagoisetan ostatu hartuko dugu eta. Campements hauek herriko kanpamendu moduan ezagunak dira.
Gure bizimodu okzidental honetan pairatzen dugun estresa albo batera utzi eta Afrika ezagutu dezagun bertako jendea ezagutuz, leku ezberdinak, kolore biziak, usai bereziak eta irribarre kuriosoak batez ere bizikletaz agertzen garenean.

Angel Unzu & Txuma Murugarren, Urtz, Kauta, Izate, Billie Joe Armstrong & Norah Jones, Al’Tarba, Senser, Melvins, Apocalyptica, The Young Knives, Nym, Akeldama.
1517an Martin Lutherrek bere 95 tesi ezagunak iltzekatu zituen Wittembergo elizan, Aro Modernoko gertakari garrantzitsuenetariko bati hasiera emanez: Elizaren Erreforma. Hurrengo 130 urtetan Europa protestante eta katolikoen erlijio guduen amesgaiztoan murgildu zen borroka horien gune garrantzitsuenetariko bat Frantziako erresuma izan zelarik, Ipar Euskal Herria serioski kolpatuz. Gertakari guzti hauen protagonista ditugu Joanna Albret, Enrique Borboikoa, Joannes Leizarraga… bezalako pertsonaiak.
Zu elefantea zara? eta hesolatik ihes egiten saiatuko zara? zergatik ez? zergatik bai? Elefantea eta hesolaren istorioa, psikodramaturgoa, terapeuta eta idazlea den Jorge Bucay- ren “Dejame que te cuente” liburuan agertzen da. Hori irakurriko dugu gaurko gai nagusi bezala, Hezkuntza Sistemaz eta eraikitzen ditugun pertsonez hausnartzeko.
Euskararen eguna, autodefentsa feminista eta hezkidetza lantzeko baliabide ezberdinak izango ditugu hizpide baita ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario