Kartzelaren funtzio soziala

[Bilbo aldeko Germinal elkartearen webgunetik hartutako kartzelaren ondoko iritzia zioaNK ondorenean]

Kartzelaren funtzio soziala

Botere penitentziario hau kartzela barrutietan autonomia osoz jokatzeko autonomia bategaz hornitzen da, presoek indiskriminatu ta etengabeki jasatan dabien biolentziaren errudun zuzena bihurtzen dalarik. Foucault filosofoaren esanetan: “zigorra merezi izatea, bera, itsusia bada ere; askoz ere itsusiagoa da zigortze berak”. Esaera honek sekulako mamia gordetzen dau bere baitan; izan ere, Sistema Penalak, zigorrak dakarren lotsa saihestu nahian, kartzeletako harresien ostean ezkutatzen dau prozesu penalaren etapa hau. Adibidez, nahiz eta epaileak pertsona bat inkulpatzeaz harrotasuna sentitzea posible dan, zigorraren exekuzioaren betebeharra delegatu egingo dau beti; zigortzearen aktoak borreroaren umilazioa baitakar (gogoratu borreroen irudi ikonikoak beti daroala aurpegia estalirik). Ondorioz, Botere Judizialak zigorrarekiko distantzia hartzen dau, askatasun-gabetzeak sortzen duen sufrimenduaren ekoizle dan Botere Penitentziario opaku baten eskuetan uzten duen bitartean.

Baina Sistema Penala modu integralki baten ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da kartzelaz haratagoa begitutea. Botere Judiziala, Legegilea eta Polizia nortzuk diren eta nortzuk osatzen dabien, zein dan euren diskurtsoa, ze “tolerantzia” edota errepresio maila eta nor “toleratu” edota erreprimitzen dabienenetaz ohartaraztea funtsezkoa da. Bide hau jarraitzeak, orden sozial hegemonikoa mehatxatzen duen edozein eragile kontrolatzeko ezinbesteko diren baliabideen artean, Sistema Penala dagoenaren konklusiora eroango gaitu. Sineskera hedatuak kontraesanez, Sistema Penalaren funtzio soziala ez datza ilegalismoak erreprimitzean; bereiztean baizik. Klaese sozialak irizpide moduan erabiliz, ilegalismoen segregazio honetan, polizia da lehenengo filtroa. Kartzelak, aldiz, konkretuki betetzen dauzen bi funtzio markatu deukoz:

  • mendean ernatutako marjinazio soziala kudeatu.
  • Mendean sortutako Sistema Penal modernoaren zigor ikoniko moduen jokatuz,

hau da, eginkizun disuasorio baten bidez, biztanleriaren jokabidea moldatu.

         Gutxitan leporatzen jako kartzelari klase sozialen segregazioaren erantzulearen rola; arean gutxiago, zergatik eta zertarako sortu zan; edota, nahiz eta bere helburu erreformistetan porrot ikaragarria jasan, ez dela bere kontinuitateari buruzko zalantzarik aurkezten; jatorri naturala izango balu bezala. Jakina da kartzela kapitalismoa baino zaharragoa dala; baina bien arteko lotura estua ikusita, badirudi espresuki sistema honetarako sortua izan da instituzioa dala. Orden burgesa mehatxatzen dabien sektore sozialak bahitu eta ekoizpen sistemara langile domestikatu bezala itzultzea da bere betebeharra.

Kontutan hartzeko puntua, eta bidean ahazturik utzi ezin duguna, Kapitalismoaren izana da. Burgesek ekoizpen propietate guztiak bereganatu ostean, besteoi lan-indarra besterik ez jaku gelditzen bizirauteko, eta beraz, saldu beharra (lan asalariatua). Lan-indar hau merkantziak ekoizteko erabiliz, “balioa” sortzen da, fabrikazio prozesuak iraun duen “denbora sozialaren” (merkantzia ekoizteko behar dan denbora) araberako balioa, hain zuzen ere. Orduan, “ilegalismo” bat burutuez gero, gure denboragaz, edota gure denboraren pribazioagaz ordaintzea datza prozesua. Zentzu honetan, Sistema Penalaren eginkizunen artean, sortutako kaltearekiko proportzionala dan kobratze sozial hau kudeatzearena da.

Azken batean, Estatuak zigorraren legitimazioa ere deuko helburu. “Zigor justu” baten diskurtsotik, “erabilgarri” dan zigorraren diskurtsora transizioa nabaritu leike. Beste hitz batzuetan esanda, legea transgreditu dauen norbanakoaren erreforma konduktuala bilatzen da. Diskurtso honi Positivismoa deritzo; non, delitugilea disziplina zientifikoaren ikuspegi batetik ikertu eta landu egingo dan. Zientzia zigorraren zerbitzura ipiniko da Korrekzionalismoaedota Sistema Korrekzionala sortuz. Aldi berean, korronte ideologiko honek andamiaje kontzelpual bat sortzen dau; “delinkuentzia” eta “segurtasun ziudadanoa” moduko kontzeptuetan egituratuz.

Amaitzeko, kartzelaren definizio sozial baten eskaintza:

Kartzela, beste instituzio sozialek arrakastatsuki kudeatzea lortu ezin dituztenen pertsonen instituzio bahitzailea da.

 

Kilima

No hay comentarios:

Publicar un comentario